Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2008ko otsailaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
1005

5/2008 DEKRETUA, urtarrilaren 11koa, lehendakariarena, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari eginkizunak emateari buruzkoa.

Abenduaren 26ko 249/2007 Dekretuz, Kanpo Harremanetarako ordezkariak, José María Muñoa Ganuza jaunak, kargua utzi zuen, erretiroa hartu zuelako. Kargu uztearen ondorioak 2007ko abenduaren 31n hasi ziren.

Beraz, egun horretatik aurrera hutsik dago lanpostu hori eta, harik eta ezarritako arauzko jardunbideez bete bitartean, ezinbestekoa da ordezkotza ezartzea.

Horregatik eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearekin eta Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urriaren 3ko 187/2006 Dekretuarekin bat etorriz, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Lehendakaritzaren egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituen urriaren 3ko 187/2006 Dekretuaren 3. artikuluan adierazitako Kanpo Harremanetarako ordezkariaren egitekoak Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak egingo ditu.

2. artikulua.– Orain ematen diren eginkizunak behin-behinean emandakoak direla ulertu behar da eta dagokion izendapenaren arte egongo dira indarrean.

AZKEN XEDAPENA

Xedapen hau Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko otsailaren 11n.

Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Azterketa dokumentala