
33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Bilbao Exhibition Centre A.B.
1002
IRAGARKIA, bidaia-agentzia ofizialari buruzko kontratuaren esleipenari buruzkoa.
1.– Kontratuaren helburua: bidaia-agentzia ofiziala.
2.– Prestazio lekua: BEC-eko esparru bera.
3.– Aurrekontua eta loteak: esleitzeko lote bakarra, tasarik gabe. Ikus baldintza-orria.
4.– Esleipena: izaera arrunteko eta prozedura irekiko lehiaketa publikoaren bidezko homologazioa. Esleipenaren barruan lokal eta zerbitzuen lagapena sartzen da baldintza-orriaren 1. eranskinean ezarritako baldintzen arabera.
5.– Eskatutako sailkapena: U taldea, 04 azpitaldea, C sailkapena (bidaia-agentziak).
6.– Kontratatzeko epea eta luzapenak: 2009ko abenduaren 31ra arte, beste 2 urtez luzatzeko aukerarekin.
Kalitatea: gauzatutako proiektu bakoitzaren bermea kasu bakoitzari egokituko zaio; hala ere eta esleipenaren izaera bera dela-eta, esleipendunak aldiroko ikuskapenen menpe egongo dira.
7.– Instalakuntzetako bisitaldiak.
a) Lekua: Bilbao Exhibition Centre-ko bulegoak.
b) Data eta ordua: 2008ko otsailaren 19an, goizeko hamarretan (10:00etan). Eskaintzak egiten lagunduko duten liburuxken eta bestelakoen laginak erantsiko dira.
c) Saila: Marketinga eta Komunikazioa.
8.– Behin-behineko bermea: hogeita lau mila (24.000) euro.
9.– Azpikontratazioa: ez da onartuko sektorearen azpikontratazio atipikoa, ez bada BEC-aren onarpen espresarekin.
10.– Dokumentazioaren eskaera: lehiaketaren dokumentazioa interesatuen eskura dago BEC-en web-gunean edo BEC-ren aurrean dagoen Cianoplan-en (Azkue Ingurubidea, 4, Barakaldo, 94 485 19 10 telefonoa, www.cianoplan.es).
11.– Proposamenen aurkezpena.
a) Lekua: Bilbao Exhibition Centre-ren bulegoak (Azkue Ingurubidea, 1, Barakaldo, E-48902 P.K., 8. solairua).
b) Epemugako data eta ordua: 2008ko martxoaren 3an, eguerdiko ordu batera (13:00) arte.
12.– Pliken irekiera.
a) Lekua: Bilbao Exhibition Centre-ren bulegoak.
b) Data eta ordua: plikak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo lehen lan-astearte edo ostegunean, goizeko hamarrak eta erdietatik (10:30etik) aurrera.
13.– Proiektuak, prototipoak edo laginak: jarduerak gauzatzeko preskripzio teknikoetan zehazten den plan bat behar da.
14.– Kontsultak aldez aurretiko hitzorduarekin: informazioa jaso ahal izango da Bilbao Exhibition Centre, S.A.–ren bulegoetara deituz: 94 404 00 00 telefonoa, 94 404 00 01 faxa.
Barakaldo, 2008ko urtarrilaren 23a.
ZUZENDARI NAGUSIA.
RSS