Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Lan eta Gizarte Gaien Ministerioa
1001

EDIKTUA, aldi baterako ezintasunaren prestazioari dagokionez, ugazabaren betebeharra bete ez dela jakinaraztekoa.

2007/9985 espedientean "Metalúrgica Askada, S.L." enpresari jakinarazi zaio Saioa Ordoñez San Sebastians langileak (48/10267491/49) aldi baterako ezintasunaren prestazioa eskatu duela, enpresak 2007ko azaroaren 14tik aurrera prestaziorik eman ez diola alegatuz. Hori dela eta, dagokion eskubideaz baliatzen da, 2006ko azaroaren 25eko Ministerio Aginduaren 19. artikuluarekin bat etorriz.

Gaixotasun arrunt edo lanez kanpoko istripuagatiko aldi baterako ezintasunari dagozkion prestazio ekonomikoak ordaintzerakoan nahitaezko lankidetza ezarri zaie enpresei, aipatutako aginduaren 16. artikuluko c) idatz-zatian. Hori dela eta, zure betebeharra zergatik bete ez duzun jakinarazi beharko diguzu 10 eguneko epean.

Bide arruntez jakinarazterik lortu ez denez, zedula hau egin dut.

Santander, 2008ko urtarrilaren 21a.

Probintzia zuzendaria,

ARSENIA SUÁREZ FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala