
33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Garraio eta Herri Lan Saila
999
EDIKTUA, 2008ko urtarrilaren 28koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Joseph O´Connor jaunari, Britainia Handiko bandera eta UK275 zenbakiko matrikula duen bere jabetzako Relentress ontzia abandonatzeagatik espedientea abiarazi dela jakinarazteko dena. Espedientea Interes Orokorreko Portuetako Zerbitzuen Ekonomia eta Prestazioen Araubidearen azaroaren 26ko 48/2003 Legearen xedapen gehigarrietan hemezortzigarrenean ezarritakoari jarraituz izapidetu da.
Ontzia abandonatzeagatik espedientea abiarazi dugula Joseph O´Connor jaunari zuzenean jakinarazten saiatu arren, -espedientean ageri den interesdunaren helbidera [112 Durnford Street Stonehouse PL1 3QP Plymouth (United Kingdom)] bi aldiz bidali baitugu jakinarazpena posta ziurtatu bidez-, ezezaguna zelako ezinezkoa gertatu denez, ediktu hau argitaratuz burutuko da jakinarazpena, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz
EDIKTUA
Joseph O´Connor jaunari jakinarazten zaio, Interes Orokorreko Portuetako Zerbitzuen Ekonomia eta Prestazioen Araubidearen azaroaren 26ko 48/2003 Legearen xedapen gehigarrietan hemezortzigarrenean ezarritakoari jarraituz, Britainia Handiko bandera eta UK275 zenbakiko matrikula duen Relentress ontzia abandonatzeagatik espedientea abiarazi dela, Ondarroako portuan sei hilabete baino gehiago egon delako, itxuraz inolako jardunik gabe, eta dagozkion tasak ordaindu gabe.
Ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 15 egun balioduneko eperako entzunaldia irekiko da, interesduna agertu, eta egoki iruditzen zaizkion agiriak alegatu eta aurkez ditzan.
Entzunaldia amaitutakoan, eta ontziaren ardura hartzen ez badu, portuko administrazioak abandonatutzat joko du.
Joseph O´Connor jaunarentzako jakinarazpen gisa balio dezan, ediktu hau argitaratu egingo da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako eran.
Vitoria-Gasteiz, 2003ko urtarrilaren 28a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
JOSEBA ANDONI IDOIAGA URIBE.
RSS