Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
997

EDIKTUA, 2008ko urtarrilaren 28koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Mariano Collado Mera Remolcadores Casimiro, SA enpresako administratzaile nagusiari, San Antonio, n.º 2 ontzia abandonatzeagatiko espedientea abiarazi dela jakinarazteko dena. SS-2-66 matrikula-zenbakia duen ontzi hori Pasaiako 1. zerrendan, 1/92 folioan dago erregistratuta, eta hura abandonatzeagatiko espedientea Interes Orokorreko Portuetako Zerbitzuen Ekonomia eta Prestazioen Araubidearen azaroaren 26ko 48/2003 Legearen xedapen gehigarrietan hemezortzigarrenean ezarritakoari jarraituz izapidetu da.

Ontzia abandonatzeagatik espedientea abiarazi dugula Mariano Collado Mera jaunari zuzenean jakinarazten saiatu arren (espedientean ageri den interesdunaren helbidera Ondarroako Iturribarri, 18-1era bi aldiz bidali dugu jakinarazpena posta ziurtatu bidez), ezinezkoa gertatu denez, ediktu hau argitaratuz burutuko da jakinarazpena, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz

EDIKTUA

Mariano Collado Mera jaunari jakinarazten zaio, Interes Orokorreko Portuetako Zerbitzuen Ekonomia eta Prestazioen Araubidearen azaroaren 26ko 48/2003 Legearen xedapen gehigarrietan hemezortzigarrenean ezarritakoari jarraituz, San Antonio, n.º 2 ontzia, SS-2-66 matrikula-zenbakia duena eta Pasaiako 1. zerrendan, 1/92 folioan dago erregistratuta dagoena, abandonatzeagatik espedientea abiarazi dela, Ondarroako portuan sei hilabete baino gehiago egon delako, itxuraz inolako jardunik gabe, eta dagozkion tasak ordaindu gabe.

Ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 15 egun balioduneko eperako entzunaldia irekiko da, interesduna agertu, eta egoki iruditzen zaizkion agiriak alegatu eta aurkez ditzan.

Entzunaldia amaitutakoan, eta ontziaren ardura hartzen ez badu, portuko administrazioak abandonatutzat joko du.

Mariano Collado Mera Remolcadores Casimiro, SA enpresako administratzaile nagusiarentzako jakinarazpen gisa balio dezan, ediktu hau argitaratu egingo da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako eran.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 28a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

JOSEBA ANDONI IDOIAGA URIBE.


Azterketa dokumentala