
33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
993
IRAGARKIA. 382/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.
Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1. zenbakiko Epaitegian, María Francisca de la Hoz Arregui, Rosa María Delgado Rozas, José María Álvarez Martínez, Amaia Agirregomezkorta Larrea, Carmen Sáenz Alzoaga eta Ana Isabel Gómez Gutiérrez jaun/andreek, prozedura laburtuaren bidez, 382/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu dutela, Osakidetzako zuzendari nagusiaren 1119/06 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazioaren isiltasunagatiko ezestearen aurka. Aipatutako ebazpen horren bidez, lan-harreman estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesuaren oinarri espezifikoak onartu ziren Psikologoaren kategorian, Fakultatibo Mediko eta Teknikoen lanbide-taldean, zeintzuk Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izango duten.
Beraz, interesa izan dezaketen beste guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie eta iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dute auzibideetan azaldu eta pertsonatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 28a.
Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.
RSS