Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
992

IRAGARKIA, 553/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesaturik daudenak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie María Eugenia Sojo Gutiérrez andreak 553/07 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Administrazioarekiko Auzien Bilboko 2. Epaitegian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzu sailburuordearen 2007ko uztailaren 27ko Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez berretsi egiten da beste ebazpen bat, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda argitaratzen duen Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena.

Espezialitatea	Lurraldea: Bizkaia	Eragina jasan dezaketen izangaiak	

Especialidad	Territorio Bizkaia	Candidatos/as posibles afectados/as	

26/0954	DBHko 1. zikloko Ingelesa.	337.etik 1.053.era	

26/0954	Inglés 1.º Ciclo ESO	Del n.º 337 al n.º 1.053	

0103	Bigarren Hezkuntzako Ingelesa	199.etik 769.era	

0103	Inglés Secundaria	Del n.º 199 al n.º 769	

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. artikulua betez, interesa duten guztiak epatzen dira, hamar eguneko epean bidezkotzat jotzen dutena alega dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 25a.

Azterlan eta Araubide Juridikoaren zuzendaria,

IGONE MARTÍNEZ DE LUNA UNANUE.


Azterketa dokumentala