Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
990

IRAGARKIA, "Euskal Autonomia Erkidegoko ibaien egoera kimikoaren jarraipena egiteko sarea" helburu duen aholkularitza- eta sorospen-kontratu administratiboa esleitu dela argitaratzen duena (049A/2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 049A/2007/.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta laguntza.

b) Helburua: EAEko ibaien egoera biologikoaren jarraipena egiteko sarea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2007ko urriaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 190. zenbakia; 2007ko irailaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 226. zenbakia; eta Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera 2007ko irailaren 11n bidalia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: milioi bat berrehun eta berrogeita hamar mila (1.250.000) eurokoa da gehienezko aurrekontua.

5.– Esleipena.

a) Data: 2007ko abenduaren 18a.

b) Kontratista: ABEE - Boslan Ingeniería y Consultoría SA - Denga Laboratorio de Anál.Ambiental.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: milioi bat berrehun eta berrogeita hamar mila (1.250.000) euro.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 8a.

Zerbitzu zuzendaria,

IZASKUN IRIARTE IRURETA.


Azterketa dokumentala