
33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
989
IRAGARKIA, "Debabarreneko hodi biltzailea eta adar osagarriak eraikitzeko proiektua. I. Fasea: Soraluze-Maltzaga" helburu duen obren administrazio-kontratua esleitu dela argitara emateko dena (007/2007 espedientea).
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 007/2007/.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Kontratu-mota: obrak.
b) Helburua: Debabarreneko tarteko hodiaren eta adar osagarrien proiektua. I. fasea, Soraluze-Maltzaga.
c) Loteak: ez.
d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2007ko ekainaren 15eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 115. zenbakia.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.
Guztira: hiru milioi hirurehun eta laurogeita lau mila seiehun eta laurogeita zortzi euro eta hiru zentimo (3.384.688,03).
5.– Esleipena.
a) Data: 2007ko abenduaren 20a.
b) Kontratista: Obenasa - Obegisa UTE.
c) Nazionalitatea: espainiarra.
d) Esleipenaren zenbatekoa: bi milioi zazpiehun eta berrogeita hemeretzi mila bostehun eta berrogei euro eta bost zentimo (2.759.540,05).
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 8a.
Zerbitzu zuzendaria,
IZASKUN IRIARTE IRURETA.
RSS