Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Instrukzioko 2 Zenbakiko Epaitegia
987

EDIKTUA, 89/07 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Mónica Prieto Ruiz de Gaunak, Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik,

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

89/07 falta-judizioan zitazio hau egin da:

FALTA JUDIZIORA AGERTZEKO
ZITAZIO ZEDULA

Zitatzea erabakitzen duen organoa eta ebazpena: Irungo (Gipuzkoa) Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegia, aipatu judizioan emandako data honetako ebazpena.

Zitatzen den pertsona eta zitazioaren xedea: Abdesselam Salmi, salatu gisa. Maula dela-eta burutzen den judizioan izatea.

Zein leku, egun eta ordutan azaldu behar den: epaitegi honen egoitzan (Iparralde kalea 9, beheko solairuko judizio-aretoa), egun honetan: 2008ko martxoaren 4an, 10:25ean.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Salatu gisa egozten zaizkizun egitateak zedula honi erantsi zaion kopian daude.

2.– Derrigorrezkoa ez bada ere, nahi izanez gero abokatuak lagunduta ager zaitezke (PKLb, 967. artikulua).

3.– Judizioan erabili nahi dituzun frogabide guztiekin agertu beharko duzu (PKLb, 967. artikulua).

4.– Behartuta zaude judiziora agertzera, epaitegiko mugapetik, hau da, Irungo barruti judizialetik kanpo bizi bazara izan ezik.

Kasu horretan, idazkia bidal diezaiokezu epaileari zure defentsarako egoki iritzitakoa alegatuz, edota abokatu edo prokuradoreren bat ahalordetu, dituzun alegazio eta deskargu-frogak judizioan aurkez ditzan (PKLb, 970. artikulua).

5.– Epaitegiko mugapean bizi eta judiziora agertzera behartuta egonik, arrazoi zuzenik gabe judiziora ez agertzea 200etik 2.000 eurora bitarteko isunaz zehatu daiteke (PKLb, 967. artikulua).

6.– Arrazoirik gabe judiziora ez agertzeak ez du judizioa etengo (PKLb, 971. artikulua).

7.– Kondenatu egiten bazaituzte, isunaren zenbatekoa zure ekonomi kaudimenaren araberakoa izan daitekeenez, zure ekonomi egoeraren eta familia-kargen frogagiriak aurkeztu beharko dituzu judizioan (nomina, INEMeko txartela langabezian egonez gero, errentaren aitorpena, hipoteka, famili liburua eta abar).

Irun (Gipuzkoa), 2008ko urtarrilaren 25a.

LAGUNTZAILE JUDIZIALA.

Jasota gera dadin, gaur egun bizileku ezezaguna duen Abdesselam Salmi jaunari ahozko ikustaldira zitatzeko balio dezan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin ediktu hau ematen dut.

Irun (Gipuzkoa), 2008ko urtarrilaren 25a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala