
33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
986
EDIKTUA, desahuzio bati buruzko 873/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: desahuziorako hitzezko judizioa. 873/07.
Demandatzailea: Manuel Nevado Pavón.
Abokatua: Juan Carlos Sanz Azpiazu.
Prokuradorea: Jose Alejandro Rodriguez Lobato.
Demandatua: Igor Antia Mate.
Gaia: hitzezko judizioa.
Judizio horren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:
EPAITZA
1.– Baietsi egin dut Rodríguez Lobato prokuradoreak Manuel Nevado Pavónen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Igor Antia Materen aurkakoa. Horrenbestez, suntsitutzat jotzen dut ebazpen honen aurrekarietan adierazitako finkaren errentamendu-kontratua, eta alderdi demandatua finka uztera kondenatzen dut, ohartaraziz, legezko epean uzten ez badu, bertatik bota egingo dutela, 2008ko martxoaren 5ean, goizeko hamaiketan. Hiri-finka okupatzen dutenek aipatutako eguna baino lehenago atera behar dituzte betearazpenaren xede ez diren gauzak, eta ohartarazten zaie, hala egin ezean, gauza horiek lagatakotzat joko direla eragin guztietarako.
Alderdi demandatuari kondena ezartzen diot, demandatzaileari 15.337,52 euro ordain diezazkion, epemugatutako eta ordaindu gabeko errenta modura, eta, halaber, prozeduraren izapideetan zehar —finka utzi arte— epemugatzen direnak ordain ditzan; eta horri ordainketarik gabeko egunetatik aurrerako legezko interesa gehituko zaio, gehi bi puntu, ebazpen honetatik aurrera.
Inpugnatzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarriz (PZLb, 455. artikulua).
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkezteko idazkia onartzeko, ezinbestekoa izango da epemugatutako errentak eta kontratuaren arabera aldez aurretik ordaindu beharrekoak ordainduta dituela egiaztatzea (PZLb, 449.1 artikulua).
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Igor Antia Mate demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.
Donostia-San Sebastián, 2008ko urtarrilaren 30a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS