
33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
985
EDIKTUA, elikagaiak erreklamatzeko bideratutako 337/07 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN ZEDULA
Aipatu prozeduran ebazpena eman da; hauek dira idazpurua eta xedapenak, hitzez hitz:
34 EPAIA
Epailea: Francisco Benito Alonso.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta zortziko urtarrilaren hamazazpia.
Alderdi demandatzailea: Rosine Carla Lopes Da Fonseca.
Abokatua: Maria Carmen Gomez Gonzalez.
Prokuradorea: Naia Altuna Serrano.
Alderdi demandatua: Mamadu Conte, auzi-ihesian.
Judizioaren gaia: elikagaien eskaera.
EPAITZA
Mamadu Conteren aurka, Rosine Carla Lopes Da Fonsecak aurkeztutako demanda onetsi egiten dut, beherago zehaztuko den eran, eta ondoko neurriak hartzeko agintzen dut, izan ere, neurriok indargabetu egingo baitituzte lehenago hartutakoak:
Lehenengoa.– Nabila eta Andreas Germanen zaintza eta babesa Rosine Carla Lopes Da Fonsecari esleitzen zaizkio, eta haien gaineko gura-ahala ere berak bakarrik izango da, Conte jaunak, adingabekoi dagokienez, bisitak egiteko duen eskubidea (oro har) bertan behera uzten da.
Bigarrena.– Mamadu Conte jaunak Nabila eta Andreas Germanen elikagaietarako hilero eman beharreko diru-kopurua diru-sarrera guztiei ehuneko 30a aplikatzearen ondoriozkoa izango da; eta hilean, gutxienez, 300 eurokoa izango da. Diru-kopuru hori urtero eguneratuko da ebazpeni honen eguna erreferentzia hartuta, Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratzen duen KPIk izandako aldakuntzen arabera.
Hirugarrena.– Adingabekoek izan ditzakeen ezohiko gastuak bi gurasoek erdi bana ordainduko dituzte.
Prozesuko kostuei dagokienez, ez da hartu berariazko erabakirik.
Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut Bilbon (Bizkaia), 2008ko urtarrilaren 17an.
Mamadu Conte dagoen lekua ezezaguna denez, jakinarazpen-zedularen balioa izan dezan ematen dut hau.
Bilbao (Bizkaia), 2008ko urtarrilaren 22a.
IDAZKARIA.
RSS