
33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
984
EDIKTUA, neurriak aldatzeari buruzko 751/06 prozeduraren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).
Judizioa: L2 751/06, behin betiko neurriak aldatzea.
Alderdi demandatzailea: Juan Bosco Martinez Gutierrez.
Alderdi demandatua: Ana Isabel Barbudo Romeo.
Gaia: L10, neurriak aldatzea.
Judizio horren gainean ebazpena hartu da. Hau dio hitzez hitz:
29 EPAIA
Epailea: Francisco Benito Alonso jauna.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta zortziko urtarrilaren hamabosta.
Alderdi demandatzailea: Juan Bosco Martinez Gutierrez.
Abokatua: Lydia Brancas Escartin.
Prokuradorea: Alfonso Bartau Rojas.
Alderdi demandatua: Ana Isabel Barbudo Romeo.
Judizioaren gaia: L10, neurriak aldatzea.
EPAITZA
Baietsi egin dut Juan Bosco Martinez Gutierrez jaunak Bartau Rojas prokuradoreak ordezkatuta aurkeztu duen demanda. Beraz, aldatu egiten dut 2000ko abenduaren 24ko Hitzarmena -epaitegi honen 2001eko otsailaren 9ko eta 2005eko irailaren 21eko epaiez homologatua-: hain zuzen ere, Bigarren Hizpaketako lehengo paragrafoa eta Hirugarren Hizpaketako 2. paragrafoa. Paragrafo horien ordez, behin betiko neurri hauek ezarri dira:
Lehenengoa.– Juan Bosco Luis Martinez Gutierrez jaunari izendatzen zaio Maite eta Daviden zaintza eta babespea.
Bigarrena.– Baliorik gabe uzten da Martinez Gutierrez jaunari 2000ko abenduaren 24ko hitzarmenaren Hirugarren Hizpaketako 2. eta 3. paragrafoetan elikagaiak direla-eta ezarritako betebeharra.
Prozesuko kostuei dagokienez, ez da hartu berariazko erabakirik.
Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, guzti horren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), 2008ko urtarrilaren 16an.
Alderdi demandatuak egun helbidea edo bizilekua non duen ez dakigunez, epaileak, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn eta epaitegiko iragarki-oholean argitaratzea ebatzi du, epaia jakinarazteko eginbidea gauzatzeko.
Bilbao (Bizkaia), 2008ko urtarrilaren 23a.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS