Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
983

EDIKTUA, seme-alabentzako ezkontzaz kanpoko neurrien gainean bideratutako 496/07 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) seme-alabenganako neurrietarako ezkontzaz kanpoko 496/07 prozedura bideratu da, Begoña Perea Gonzalezek eskatuta, TIT.IV-VII L1 CC delakoaren gainean eta Tijane Tavares Yaloren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

41 EPAIA

Bilbo (Bizkaia), bi mila eta zortziko urtarrilaren hogeita bata.

Bilboko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko Francisco Javier Osa Fernández epaile-magistratuak ikusi ditu, seme-alaba adingabekoei dagokienez, neurri pertsonal eta ekonomikoetarako autoak (496/07-R). Auto horiek epaitegi honetan bideratu dira, Begoña Pereda Gonzálezek eskatuta, Marta Ortiz de Apodaca Rubio prokuradoreak ordezkatuta, eta Gaizka Garzon Bolado letraduak defendatuta. Alderdi demandatua Tijane Tavares Yalo da, auzi-iheslaria bera, eta Ministerio Fiskalak parte hartu du.

EPAITZA

Zati batean baietsi egin dut Marta Ortiz de Apodaca Rubio prokuradoreak Begoña Pereda Gonzalezen izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Tijane Tavares Valoren kontrakoa —demandatua auzi-ihesean da—. Horiek horrela, neurri hauek erabaki ditut:

1.– Seme adingabekoa zaintzea eta babestea amari esleitzen zaio; horretaz gain, guraso-ahala esklusiboki baliatzea ere esleitzen zaio.

2.– Aitaren eta semearen arteko komunikazioa eten egiten da.

3.– Tijane Tavares Yalo jaunak, une bakoitzean bere lanagatik jasotako diru-sarrera garbien % 23 ordainduko dio Begoña Pereda Gonzalez andreari, adingabeko semearen mantenuagatik; auzi-jartzaileak izendatzen duen kontuan sartu beharko du dirua, aurreratuta, hilabete bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan; ordainketa egin ezean, bidezko legezko neurriak hartuko dira.

Tijane Tavares Yalok, bestalde, osasunari eta hezkuntzari dagokienez semearen aparteko gastuen erdia ordaindu beharko du.

Auzi-izapide honetan bestelako neurririk ez da hartuko.

Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio beren-beregi inori ezarriko.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, epaitegi honetan. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legea, 457.2 eta 774. artikuluak).

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta demandatua den Tijane Tavares Yalori behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta zortziko urtarrilaren hogeita hiruan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala