Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
982

EBAZPENA, 2008ko urtarrilaren 23koa, Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendariarena, landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak (oinarrizko mailakoak) 136. zenbakia duen ikastaroko ikasleei banatzeko baimena ematen duena.

Ikusi dugu Derioko Nekazaritza Eskolak nekazaritzan erabiltzekoak diren landare-osasunerako produktuen oinarrizko mailako aplikatzaile-txartela lortzeari begira, Bizkaiko lorazainentzako antolatu duen ikastaroaren garapenari eta ikastarora joan direnen aprobetxamenduari buruz bidali duen dokumentazioa.

Kontuan hartutakoak:

Lehenengoa.– Ikastaroan jorratutako gaiak PRE 2922//2005 Aginduaren eranskinean azaldutako programaren araberakoak izan dira.

Bigarrena.– 2005eko irailaren 19ko PRE 2922/2005 Aginduak aldatutako Lehendakaritza Ministerioaren 1994ko martxoaren 8ko Aginduan ezarritako baldintzak betetzen dituzte.

Hirugarrena.– Landare Osasunaren Batzorde Tekniko Koordinatzaileak aldeko proposamena egin du.

Ikusi da Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak 2006ko abuztuaren 21ean eman zuen Aginduaren 3. artikulua (agindu horren bidez, nekazal erabilerako plagizidekin tratamenduak egiteko gaikuntza egiaztatzea araupetu eta ikastaroak antolatu, homologatu eta baliozkotzeko arauak eman dira). Hala, beraz, honakoa

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 136. zenbakia duen ikastaroari dagozkion nekazaritza-erabilerarako landare-osasunerako produktuak aplikatzeko txartelak (oinarrizko mailakoak) ebazpen honen I. eranskinean azaltzen den zerrendako pertsonei emateko agintzea.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzaren eta Arrantzaren Garapeneko sailburuordeari, ebazpen hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 23a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.

I. ERANSKINA / ANEXO I
BAIMENA EMAN DA LANDARE-OSASUNERAKO PRODUKTUAK APLIKATZEKO TXARTELA (OINARRIZKO MAILAKOA) EMAN DAKIEN ZERRENDA HONETAKO PERTSONEI (136. ZENBAKIKO IKASTAROA)
RELACIÓN DE PERSONAS EN FAVOR DE LAS CUALES SE AUTORIZA LA EXPEDICION CARNÉ DE APLICADOR DE PRODUCTOS FITOSANITARIOS, DE NIVEL BÁSICO, CURSO n.º 136

1. abizena	2. abizena	Izena	NAN	Txartel-zk.

1.º apellido	2.º apellido	Nombre	DNI	N.º carné

Castellanos	Relloso	Josu	30577758	256/07

Colina	Ibeas	Pedro María	24400634	257/07

Fernández	De la Fuente	Mariano	30599519	 258/07

Gallén	Rodríguez	José María Angel	14238299	 259/07

Gómez	Laya	José Manuel	30553667	260/07

Miraz	Nieto	José Angel	30593685	261/07


Azterketa dokumentala