Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
981

28/2008 DEKRETUA, otsailaren 12koa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetzea egiteko, Seguratik Zegamara doan GI-2637 errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretarako Departamenduko diputatuak 2007ko urtarrilaren 24an emandako Foru Aginduaren bidez, "Seguratik Zegamara doan GI-2637 errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektua" onartzeko legezko izapideei ekiteko eta nahitaez hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta jendaurrean jartzeko erabakia hartu zen. Ondoren, 2007ko abenduaren 4an diputatuen Kontseiluak egindako bilkuran erabaki zen, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, arrazoibide-idazki batzuk aurkeztu ziren, administrazio-espedientean adierazten den moduan ebatzi zirenak.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

GI-2637 errepidea Idiazabalen hasten da, N-1etan, eta duela 10 urtez geroztik trafikoa nabarmen ugaritu da. Azken urte hauetan Idiazabaldik Segurara doan errepidea zabaldu eta hobetzeko lanak egin dira. Orain egin nahi diren lanak errepide-tarte hori zabaltzen eta hobetzen jarraitzeko planaren barruan daude; seguruago izan dadin nahi da gainera, ibilgailu astunak gurutzatzerakoan zailtasun handiak izaten baitituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko otsailaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, nahitaezko desjabetzea egiteko, Idiazabaldik Segurara doan GI-2637 errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea. Berariaz hasiarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko otsailaren 12an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta

Lurralde Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala