
33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
978
EBAZPENA, 2007ko abenduaren 28koa, Hezkuntza sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko maiatzaren 9ko Aginduz egindako deialdia, Arte Plastikoetako eta Diseinuko (araubide bereziko irakaskuntzak) ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateari buruzkoa, ebazten duena.
Aipatutako deialdirako zentroek aurkeztu dituzten eskabideak aztertu ondoren, eta bertako bederatzigarren artikuluak sailburuordetza honi ebazpena dagokiola ezartzen duela kontutan hartuz
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Zentro bakoitzari dagokion diru-kopurua esleitzea, ebazpen honetako I. eranskinean jakinarazten den bezala.
2. artikulua.– Baremo guztietan ezarritakoa aplikatuz, irakastordu finantzagarri bakoitzari dagokion diru-kopurua hauxe izango da:
Dagoen diru-kopurua guztira: 189.100 euro.
Ordu finantzagarriak guztira: 2.738,10.
Euroak orduko: 69,06 euro.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Prozedurari dagokionez ebazpen honetan arautu gabeko guztietarako, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea ezarriko da.
Bigarrena.– Ebazpen hau hezkuntza-komunitateko sektore guztiei jakinarazi beharko zaie zentroko informazio-guneetan erakutsiz.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 28a.
Hezkuntza sailburuordea,
PEDRO M.ª OCHOA BERNALES.
I. ERANSKINA / ANEXO I
2006-2007 IKASTURTEA / CURSO 2006-2007
Zentroaren izena / Nombre del centro	Zentroaren titularra / Titular del centro	OF/HF	MH/DM	 Guztira/Total
Kunsthal	Arrecubieta y Urgull AP & D, S.L.	826, 56	69,06	57.082,23
Gaia	Escuela Gaia, S. Coop.	431,52	69,06	29.800, 77
IADE Escuela de Decoradores	Estudio Leonardo de Vinci (Escuela de
	Decoradores del IADE de Vizcaya), S.A.	397,10	69, 06	27.423,73
Inutec	Inutec Diseño, S.L.	533,28	69,06	36.828, 32
Argi Arte	Argi-Arte, S.L.L.	549,64	69,06	37.958, 14
Guztira/Total		2.738,10		189.093,19
RSS