
33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
977
AGINDUA, 2008ko urtarrilaren 17koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Barakaldoko (Bizkaia) "Hala Dzipo" Musika Eskola Pribatuari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Barakaldoko (Bizkaia) "Hala Dzipo" Musika Eskola Pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak musika-espezialitateak gehitzeko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.
Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegien -musika-eskolak- sorrera eta jarduna arautzen duen urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dauden legeak ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Barakaldoko (Bizkaia) "Hala Dzipo" Musika Eskola Pribatuari 2007-2008 ikasturtetik aurrera gitarra elektrikoa espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio. Eskolaren kode zenbakia 48015815 da; helbidea, Francisco Gómez 63-2.a; eta titularra, berriz, Hala Dzipo Kultura Elkartea.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira: 1., 2., 3. eta 4. mailak.
Adarra:
– Kantua: bakarlaria eta korua.
– Instrumentu sinfonikoak: saxofoia, klarinetea, tronpeta, tronpa eta biolina.
– Instrumentu polifonikoak: pianoa eta gitarra.
– Bertakoak: Txistu, txirula, panderoa, dultzaina, atabala, txalaparta, trikitixa, alboka eta dantza.
– Zenbait joera: bateria, perkusioa eta gitarra elektrikoa.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 17a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
RSS