
33. zk., 2008ko otsailaren 15a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
975
29/2008 DEKRETUA, otsailaren 12koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzen duena.
Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 14. artikuluan ezartzen duenez, lanpostu-zerrendek aurrekontuetan diruz hornitutako lanpostu guztiak hartu beharko dituzte, funtzionarioentzat, lan-kontratuko langile finkoentzat eta behin-behineko langileentzat gordetakoak bereiziz. Xedapen hori betetzeko, martxoaren 20ko 44/2007 Dekretua argitaratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzeari buruzkoa. Dekretu horrek, hain zuzen ere, behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu zituen, eta apirilaren 19ko 92/2005 Dekretua ordezkatu zuen, azken hori, 2006ko urtarrilaren 12an Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak emandako epaiaren bitartez, deuseztatu egin baitzen.
Lanpostuen zerrendak Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko tresna gisa sortzen dira; horregatik, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu diren eta aldeko ebazpena eman zaien aldaketak egin behar dira aldian-aldian, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikulua eta 2002ko uztailaren 30ean Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia betetze aldera. Aipatutako erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen araubide juridiko orokorra eta egiturazkoa ezartzeko proposamena onartu zen.
Behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak funtsezko ezaugarriak, betetzeko eskatzen diren baldintzak eta lanpostuen ordainketa erregimenarekiko beharrezkoak diren zehaztasunak finkatzen ditu, guztiak ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako lanpostuen zerrenda arautzen duen apirilaren 12ko 78/2005 Dekretuko 5.4 artikuluan ezarritakoaren arabera (urtarrilaren 16ko 6/2007 Dekretuaren araberako idazkera). Horrek, alde batetik, 2005eko azaroaren 18ko epaiaren epaitzan ezarritakoari erantzuten dio, eta bestetik, 6/1989 Legeko 15. artikuluan eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakian -EAEko Administrazioaren zerbitzura dauden langileen araubide juridiko orokorra eta egiturazkoa ezartzeko proposamena onartzen duenean- jasotako xedapenak batzen ditu.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko otsailaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendetan egindako aldaketak onartzea. Zerrenda horiek Dekretu honen eranskinean agertzen dira eta martxoaren 20ko 44/2007 Dekretuaren bidez onartu ziren.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2008ko otsailaren 12an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
ERANSKINA, OTSAILAREN 12KO 29/2008 DEKRETUARENA
ANEXO AL DECRETO 29/2008, DE 12 DE FEBRERO
Sortu:
KODEA	DOT	LANPOSTUAREN IZENA	SAILA	HE	 ORDAINSARIA	LM	SAILKAPENA	DEDIKAZIO
								ERREGIMENA
5231	2	Aholkularia	Ingurumen eta Lurralde Antolamendu	3	29	N	AP	% 100
Creación:
COD.	DOT	DENOMINACIÓN DEL PUESTO	DEPARTAMENTO	 PL	RETRIBUCIÓN	TP	CLASIFICACIÓN	REG
								DED
5231	2	Asesor/a	Medio Ambiente y Ordenación del Territorio	3	29	N	PT	100%
KLABEAK:
LANPOSTU MOTA:
N: Normalizatua
SAILKAPENA:
AP: Iraupen jakineko programetako lanpostua
DEDIKAZIO ERREGIMENA:
% 100: Lanaldi osoa
CLAVES
TIPO DE PUESTO:
N: Normalizado
CLASIFICACIÓN:
PT: Puesto programas duración determinada
RÉGIMEN DEDICACIÓN:
100%: Jornada completa
RSS