Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2008ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
664

IRAGARKIA, 443/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1. zenbakiko Epaitegian, Jesús María Gorrichategui Jaureguik, prozedura laburtuaren bidez, 443/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu duela, Osakidetzako Barrualdeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendariaren 2006ko urriaren 2ko Jakinarazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren administrazioaren isiltasun negatiboaren ustezko ezestearen aurka. Jakinarazpen horren bidez gaztigatzen da Jesús María Gorrichategui Jauregui, Praktikante Interino EAP izendapenarekin, ez dela Euskadiko Antolakuntza Sanitarioaren Legearen Hirugarren Xedapen Iragankorrean ezarritakoan sartu, Euskal Funtzio Publikoaren Legearen Laugarren Xedapen Iragankorrari dagokionez, 2006ko EPEren ondorioetarako.

Ondorioz, hirugarren interesatu izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatutako prozedura judizialean agertu eta pertsonatu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 16a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala