Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2008ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
663

IRAGARKIA, 719/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.

Interesa izan dezaketen guztiei hau jakinarazten zaie: Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2. zenbakiko Epaitegian, Gipuzkoako Erizaintzako Diplomatuen Elkargo Ofizialak, prozedura laburtuaren bidez, 719/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu du, Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren 2007ko uztailaren 12ko Erabakiaren aurka, erabaki horren bidez osorik ezetsi baitzen Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1082/2006 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Izan ere, ebazpen horren bidez onartu ziren Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan lan-harreman estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesuaren oinarri orokorrak.

Beraz, interesa izan dezaketen beste guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie eta iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dute auzibideetan aurkeztu eta sartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 14a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala