Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2008ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
662

IRAGARKIA, 655/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketen hirugarrenentzako deia.

Interesa izan dezaketen guztiei jakinarazten zaie Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2. zenbakiko Epaitegian, M.ª Luisa Merino Ortegak, prozedura laburtuaren bidez, 655/07 administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu duela, Osakidetzako zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1096/2006 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazioaren isiltasunagatiko ezestearen aurka. Izan ere, ebazpen horren bidez onartu ziren lan-harreman estatutario finkoa lortzeko hautatze-prozesuaren oinarri espezifikoak Zerbitzuetako operarioen kategorian (Zerbitzu Orokorrak-Zerbitzuetako operarioaren lanpostu funtzionala), Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan destinoa izango duten Mendeko-Operarioen lanbide-taldean.

Beraz, interesa izan dezaketen beste guztiei aurreko guztia jakinarazten zaie eta iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epea izango dute auzibideetan aurkeztu eta sartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 14a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala