Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2008ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
656

IRAGARKIA, enpleguari, giza baliabideei eta lanbide-prestakuntzari lotutako gaien gainean bi ikerketa-txosten idazteko lanak egitea helburu duen kontratua esleitu dela argitaratzeko dena (A-076/DJT-2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Saileko Kontratazio-mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: A-076/DJT-2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: aholkularitza eta laguntza.

b) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna eta aldizkari ofiziala: 2007ko irailaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 171. zk.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: aurrekontua, gehienez, hirurogeita hamar mila (70.000) eurokoa da.

5.– Esleipena.

a) Data: 2007ko abenduaren 12a.

b) Kontratista: Cidec.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurogeita sei mila eta bostehun (66.500) euro

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 26a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala