Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2008ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
655

LEHIAKETA. Iragarkia, Herrizaingo Sailaren menpeko Arabako eta Bizkaiko osasun zerbitzuek eman beharreko osasun laguntza, errehabilitazioa eta peritazioa helburutzat duen zerbitzuen administrazio-kontratua esleitzeko dena (KBN C02/071/2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo sailburua. Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/071/2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Herrizaingo Sailaren menpeko Arabako eta Bizkaiko osasun zerbitzuek eman beharreko osasun laguntza, errehabilitazioa eta peritazioa.

b) Loteak eta kopurua: kontratuaren xedea 4 lotetan banatuta dago.

– 1. lotea: teknika anbulatorio diagnostikoak eta miaketa teknikak Bizkaiko Lurralde Historikoan.

– 2. lotea: teknika anbulatorio diagnostikoak eta miaketa teknikak Arabako Lurralde Historikoan.

– 3. lotea: osasun laguntza, errehabilitazioa eta peritazio espezializatua, patologia psikiatrikoak eta desmoldaera psikologikoak izan ezik, Bizkaiko Lurralde Historikoan.

– 4. lotea: osasun laguntza, errehabilitazioa eta peritazio espezializatua, patologia psikiatrikoak eta desmoldaera psikologikoak izan ezik, Arabako Lurralde Historikoan.

c) Gauzatzeko lekua: Bizkaiko eta Arabako Lurralde Historikoak.

d) Gauzatzeko epea: Administrazioak hasteko agindua ematen duenetik, kontratua gauzatu eta gero, 2009ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: zortziehun eta laurogeita lau mila (884.000,00) euro, lau lotetan banatuta:

– 1. lotea: berrehun eta lau mila (204.000,00) euro.

– 2. lotea: berrogeita hamar mila (50.000,00) euro.

– 3. lotea: laurehun eta hirurogeita hamar mila (470.000,00) euro.

– 4. lotea: ehun eta hirurogei mila (160.000,00) euro.

5.– Behin-behineko fidantza.

– 1. lotea: lau mila eta laurogei (4.080,00) euro.

– 2. lotea: mila (1.000,00) euro.

– 3. lotea: bederatzi mila eta laurehun (9.400,00) euro.

– 4. lotea: hiru mila eta berrehun (3.200,00) euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua, Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba); 01010.

d) Telefonoa: 945 01 89 27.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2008ko otsailaren 15a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldeak eta kategoria):

Lizitatzen deneko lote kontrataren aurrekontua edo loteen kontrata aurrekontuen batuketa 120.202,42 eurotik gorakoa denean baino ez da eskatuko sailkapena. Kasu horretan sailkapena honako hau izango da: N taldea, 1 azpitaldea.

Administrazio Publikoetako Kontratuen Legearen Arautegi Orokorreko 38. artikuluan zehaztutako bataz besteko urtekoak finkatuko du kategoria. Bataz bestekoa lortzeko era: lizitatzen deneko lizitazio prezio oinarrizkoa edo -hainbat lotetara lizitatzen bada- loteon lizitazio aurrekontu oinarrizkoak exekuziorako jarritako hilabeteez zatitu, eta, gero, zatidura hori 12z biderkatu.

b) Kaudimen ekonomikoa eta finantzarioa eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Lizitatzen deneko lote kontrataren aurrekontua edo loteen kontrata aurrekontuen batuketa 120.202,43 eurotik gorakoa denean, lizitatzaileek honela egiaztatu beharko dute gaitasuna:

1) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken hiru urteetako bakoitzean egindako negozio kopuruaren inguruko deklarazioa, ekitaldiko, gutxienez, 50.000,00 eurokoa izango dena.

2) Gaitasun teknikoa edo profesionala: enpresa lizitatzaileek azken urteetan kontratuaren xedearen antzeko lan bat, behintzat, egin izana ezinbestekoa izango da, zeinak, gutxienez, 50.000,00 eurokoa izan behar duen. Egiaztatzeko, enpresek lanen zerrenda bat aurkeztu beharko dute, bertan zenbatekoak, datak eta onuradun publikoak zein pribatuak adierazita.

– Espainiarrak ez diren Europar Batasuneko estatu kideetako enpresarien kasuan, lizitatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: azken hiru urteetako bakoitzean egindako negozio kopuruaren inguruko deklarazio, honenbestekoa izango da, gutxienez:

– 1. lotea: 200.000,00 euro.

– 2. lotea: 50.000,00 euro.

– 3. lotea: 400.000,00 euro.

– 4. lotea: 150.000,00 euro.

2) Gaitasun teknikoa edo profesionala: enpresa lizitatzaileek azken urteetan kontratuaren xedearen antzeko lan bat, behintzat, egin izana ezinbestekoa izango da. Zenbatekoa honenbestekoa izango da, gutxienez:

– 1. lotea: 200.000,00 euro.

– 2. lotea: 50.000,00 euro.

– 3. lotea: 400.000,00 euro.

– 4. lotea: 150.000,00 euro.

Egiaztatzeko, enpresek lanen zerrenda bat aurkeztu beharko dute, bertan zenbatekoak, datak eta onuradun publikoak zein pribatuak adierazita.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko otsailaren 18ko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba); 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, Araba.

d) Eguna: 2008ko otsailaren 27a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 15a.

Kontratazio Zerbitzuko burua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO, ondokoa ez baitago,

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala