Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2008ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Euskal Herriko Unibertsitatea
653

EBAZPENA, 2007ko abenduaren 24koa, Euskal Herriko Unibertsitateko Errektoregoarena, unibertsitateko irakasle funtzionarioen plazak betetzeko lehiaketetan onartutako eta kanporatutako lehiakideen behin-behineko zerrenda argitaratzeko dena.

Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen 2007ko urriaren 26ko Ebazpenaren bidez deia egin ondoren unibertsitateko irakasle funtzionarioen plazak betetzeko (2007-11-30eko BOE eta EHAA), eta eskariak aurkezteko epea (deialdiko 4. oinarrian zehaztutakoa), Errektoreak ondokoa ebatzi du:

Lehenengoa.– Onestea lehiakide onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda. Zerrenda Leioako Errektoregoko Lehiaketen Ataleko iragarki oholean eta campusetako errektoreordetzetakoetan ikus daiteke, bai eta Interneteko helbide honetan ere: http://www.ehu.es/ Pertsonalerako Gerenteordetza. Pertsonalaren Kudeaketarako Zerbitzua. Deialdi eta Lehiaketen Atala.

Bigarrena.– Argitara ematea erabaki honen eranskin moduan agertzen den lehiakide onartuen eta kanporatuen behin-behineko zerrenda. Bertan adieraziko da baita ere zein izan den kanporatzearen arrazoia.

Hirugarrena.– Lehiakide kanporatuek hamar egun balioduneko epe luzaezina izango dute kanporatzea eragin duen akatsa zuzentzeko, zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita. Lehiakide onartuen zerrendan zein lehiakide kanporatuen zerrendan agertzen ez direnek ere epe berbera izango dute, zerrenda horietako batean ere ez agertzea eragin duen akatsa zuzentzeko.

Aipatutako epearen barruan akatsa zuzentzen ez duten lehiakide kanporatuek eskubide guztiak galduko dituzte, eta halaxe egingo dute, era berean, zerrendetako batean ere azaldu ez direnek, baldin eta epe horretan frogatzen ez badute onartuen zerrendan agertzeko eskubidea dutela.

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2007ko abenduaren 24a.

Errektorea,

Eginkizunak eskuordetuta (2006-07-20ko Ebazpena;

2006-08-21eko EHAA eta 2006-08-15eko BOE).

Irakasleen errektoreordea,

JUAN JOSÉ UNZILLA GALÁN.

I. ERANSKINA
LEHIAKETARA ATERATAKO
PLAZEN DATUAK

Plazaren zenbakia: 20. Kodea: TUC8/1-D00139-14. Kidegoa: unibertsitateko irakasle titularra. Jakintza-arloa: Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia. Saila: Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia Ikastegia: Informatika Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna: gaztelania-euskara; arduraldia: osoa; egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Sistema Operatiboak.

Onartuen behin-behineko zerrenda:

Deiturak eta izena: Larrea Alava, Mikel. NAN: 72575152-D.

Kanporatuen behin-behineko zerrenda: bat ere ez.

Plazaren zenbakia: 21. Kodea: CUC8/1-D00140-4. Kidegoa: unibertsitateko katedraduna. Jakintza-arloa: Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala. Saila: Konputazio Zientzia eta Adimen Artifiziala. Ikastegia: Informatika Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez elebiduna: arduraldia: osoa; egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: Konputazio-Zientzien Metodo Matematikoak.

Onartuen behin-behineko zerrenda:

Deiturak eta izena: Lozano Alonso, José Antonio. NAN: 30615479-H.

Kanporatuen behin-behineko zerrenda: bat ere ez.

Plazaren zenbakia: 22. Kodea: CUC8/1-D00137-7. Kidegoa: unibertsitateko katedraduna. Jakintza-arloa: Arkitektura Eraikuntzak. Saila: Arkitektura. Ikastegia: Arkitekturako Goi Eskola Teknikoa. Hizkuntz eskakizuna: ez elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: Arkitektura Eraikuntzak.

Onartuen behin-behineko zerrenda:

Deiturak eta izena: Zulueta Goyenechea, Alberto. NAN: 14960163-C.

Kanporatuen behin-behineko zerrenda: bat ere ez.

Plazaren zenbakia: 23. Kodea: CUC8/1-D00233-12. Kidegoa: unibertsitateko katedraduna. Jakintza-arloa: Administrazio Zuzenbidea. Saila: Konstituzio Zuzenbidea, Administrazio Zuzenbidea eta Zuzenbidearen Filosofia. Ikastegia: Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: ez elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: Administrazio Zuzenbidea I, Administrazio Zuzenbidea II, Autonomia Zuzenbidea, Ingurumen Zuzenbidea, Ingurumen Administrazio eta Legeria.

Onartuen behin-behineko zerrenda:

Deiturak eta izena: García Ureta, Agustín María. NAN: 30570017-G.

Kanporatuen behin-behineko zerrenda: bat ere ez.

Plazaren zenbakia: 25. Kodea: TUC8/1-D00113-110. Kidegoa: unibertsitateko irakasle titularra. Jakintza-arloa: Euskal Filologia. Saila: Euskal Filologia. Ikastegia: Donostiako Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna: gaztelania-euskara. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: Euskara Teknikoa I. Euskara Teknikoa II. Euskara Teknikoa I.

Onartuen behin-behineko zerrenda:

Deiturak eta izena: Arriola Egurrola, José María. NAN: 78866445-C.

Kanporatuen behin-behineko zerrenda: bat ere ez.

Plazaren zenbakia: 26. Kodea: TUC8/1-D00021-28. Kidegoa: unibertsitateko irakasle titularra. Jakintza-arloa: Historia Garaikidea. Sailak: Historia Garaikidea. Ikastegia: Filologia eta Geografia-Historia Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna:gaztelania-euskara. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslan eta ikerlanak: Garaiko Historia Unibertsala. Espainiaren Garaiko Historia.

Onartuen behin-behineko zerrenda:

Deiturak eta izena: Aresti Esteban, Nerea. NAN: 14960533-E. Beascoechea Gangoiti, José María. NAN: 16036331-H. Llona González, María. NAN: 16032911-W.

Kanporatuen behin-behineko zerrenda: bat ere ez.

Plazaren zenbakia: 27. Kodea: TUC8/1-D00017-11. Kidegoa: unibertsitateko irakasle titularra. Jakintza-arloa: Kazetaritza Saila: Kazetaritza II Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna: gaztelania-euskara. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: Idazketa Irrati eta Telebistan.

Onartuen behin-behineko zerrenda:

Deiturak eta izena: Larrañaga Zubizarreta, José. NAN: 15892620-B.

Kanporatuen behin-behineko zerrenda: bat ere ez.


Azterketa dokumentala