Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

23. zk., 2008ko otsailaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Garraio eta Herri Lan Saila
651

AGINDUA, 2008ko urtarrilaren 15ekoa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Funicular de Artxanda, SA enpresari Bilboko Salve zubiko igogailuetan tarifa berriak ezartzeko baimena ematen diona.

Abuztuaren 25eko 2488/1978 Errege Dekretuaren bidez eginkizun eta zerbitzuak transferitu ondoren, Euskal Herrirako Autonomia Estatutuak, bigarren xedapen iragankorrak xedatutakoa kontuan izanik, 10.32 artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoari ematen dio erabat bertan egiten diren kable bidezko garraioen alorreko eskumen osoa.

Funicular de Artxanda, SA enpresak Bilbon Salve zubiko igogailuetan egiten duen kable bidezko garraioaren ustiapen-kostuak gehitu egin direnez, indarrean dauden tarifak igotzea komeni da.

Horiek horrela, enpresa horrek egindako eskabidea, aurkeztu dituen agiriak eta arestian azaldutako irizpideak ikusirik, eta urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuaren eta martxoaren 10eko 673/1966 Dekretuaren 26. artikuluaren arabera ematen zaizkidan eskumenak erabiliz, hauxe

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Funicular de Artxanda, SA enpresari baimena ematea Salve zubiko igogailuetan txartel arruntaren prezioa, Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta bidaiarientzako derrigorrezko asegurua barne direla, hogeita zortzi zentimoan (0,28) saltzeko.

2. artikulua.– Creditransekin ordainduz gero, bidaia, Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta bidaiarientzako derrigorrezko asegurua barne direla, hamazazpi zentimo (0,17) kostatuko da.

3. artikulua.– Agindu honekin administrazio-bidea agortu da, eta bere aurka bi hilabeteko epean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hala ezartzen baitute Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluek.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2008ko urtarrilaren 15a.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.


Azterketa dokumentala