Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2008ko urtarrilaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Gobernuaren Ordezkaritza
376

IRAGARKIA, 82/07 eta 97/07 zehapen-espedienteei buruzkoa.

Hiritarren Segurtasunaren Babeserako otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoa hausteagatik, Gobernuaren Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkariak ezarritako zehapen-ebazpenak behean agertzen diren interesdunei jakinarazten saiatu arren, lortu ez denez, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoari jarraiki jakinarazpen gisa balio dezan, zehapen-ebazpen horiek argitara ematen dira, interesdun guztiek horren berri izan eta banakako jakinarazpentzat har dezaten, eta ondokoa adierazten zaie:

Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, horren aurka interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Barne ministroari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtsoa jarriz gero, zentro honi jakinarazi beharko zaio.

Zehapen-espedientea Gobernuaren Arabako Ordezkaritzan (Olagibel 1, Vitoria-Gasteiz) eskuragarri dago.

82/07 espedientea – Carolina Fernández Maroto – Ebazpenaren data: 2007-11-08 – Zenbatekoa: 391 euro – Hautsitako araua: 25.1.

97/07 espedientea - José Luis Veiga García – Ebazpenaren data: 2007-11-08 – Zenbatekoa: 961 euro – Hautsitako araua: 25.1.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 13a.

Gobernuaren ordezkaria,

PAULINO LUESMA CORREAS.


Azterketa dokumentala