Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2008ko urtarrilaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 Zenbakiko Epaitegia
364

EDIKTUA, hipotekatutako ondasunen gaineko betearazpen bati buruzko 1199/06 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, M.ª Visitación Fernández Gómez de Cadiñanosek, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko idazkari judizial naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Hipoteka betearazteko, José Antonio Salinas Jiménez, Maria Resurrección Martínez de San Vicente Fernández de Mendiola eta Aitor Salinas Martínez de San Vicenteren aurka, Banco Santander Central Hispano SAk eskaturik, epaitegi honetan burututako 1199/06 zenbakiko betearazpen prozeduran erabaki dela, erabaki ere, hogei eguneko epearen barruan, ondoren zehazten diren ondasunak -tasazioan izan duten prezioarekin- enkante publikoan jartzea.

ENKANTEAN JARRITAKO ONDASUNAK
ETA EUREN BALORAZIOA:

– Lonja edo lokal komertziala (Beato Tomás de Zumarraga kalea 1), Vitoria-Gasteizko 3 zenbakiko Jabetza Erregistroan inskribatutakoa: 3954 liburukia, 317 liburua, 73 orria, 13677 Erregistro Finka, 4. inskripzioa.

Epaitegi honetako egoitzan egingo da enkantea: (Gasteiz 18, 3. solairua - 1008 PK), 2008ko otsailaren 19ko 12:00etan.

Enkanterako duen balioa: hirurehun eta hirurogeita bederatzi mila seiehun eta berrogeita hamabi euro.

Prozesuan ez da aipatzen enkantean jarriko den higiezinean beste inor dagoen, betearazpena egingo zaion pertsonaz kanpo.

Epaitegi honen egoitzan –esandako helbidean- dagoen iragarki-oholean jarritako ediktuan jasotzen dira enkantea egiteko baldintzak, kontsultatu ahal izateko.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 13a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala