Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2008ko urtarrilaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Tolosako Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
363

EDIKTUA, 555/06 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 555/06 zenbakiko prozedura arrunta.

Demandatzailea: Maria Lourdes Zabaleta Iturrioz.

Abokatua: Alberich Herrera, Ernesto.

Prokuradorea: Jose Ignacio Otermin Garmendia.

Demandatua: Andres Zabaleta Eceiza.

Gaia: judizio arrunta.

Aipatu judizioan epaia eman da eta hauek dira xedapenak:

Prokuradore Jose Ignacio Otermin Garmendiak, Maria Lourdes Zabaleta Iturriozen izenean eta ordez, Andres Zabaleta Eceizaren aurka aurkeztutako demanda zati batetan baiesten da, eta deklaratzen da demandatuak ezin duela bere seme Agustin Zabaleta Iturriozen oinordeko izan, ez baitago gaituta horretarako. Kondenatuak onartu eta bete egin beharko du deklarazio hau. Kostuak ez zaizkio inori ezartzen.

Epai honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, bost eguneko epean eta epaitegi honetan, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiari zuzenduta.

Nire epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Andres Zabaleta Eceiza demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Tolosa (Gipuzkoa), 2007ko abenduaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala