Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2008ko urtarrilaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
362

EDIKTUA, 252/06 zenbakiko hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 252/06 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Suministros Hogar Hotel, S.A.

Abokatua: Jauregizar Marina, Itxaso.

Prokuradorea: Itziar Otalora Ariño.

Demandatua: Lo Mejor de Carne Zone, S.L.

Gaia: N10 hitzezko judizioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, 2006ko ekainaren 15ean. Hau dio epaitzak:

EPAITZA

Lo Mejor de Carne Zone, S.L.ren aurka eta Suministros Hogar Hotel, S.A.ren izenean eta ordez Otalora prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik onesten dudanez gero, auzi-jartzaileari 1.451,704 euro pagatzera kondenatzen dut demandatua. Kondenatuen kargura, zenbateko horrek legezko interesa sortuko du, 2006-03-08tik epaiaren egunera artekoa; eta data horretan, PZLko 576. artikuluko interesa sortu du, ordainketa guztiz egin artekoa. Kondenatuei ezartzen zaizkie kostuak.

Lo Mejor de Carne Zone, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2007ko abenduaren 18a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala