Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2008ko urtarrilaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 Zenbakiko Epaitegia
361

EDIKTUA, 429/07 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 429/07 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Lagun Aro Aseguruak, SA.

Abokatua: Pedrosa Rodero, Luis Alberto.

Prokuradorea: Irene Jiménez Echevarria.

Demandatua: Clara Blesa Abia eta Brahim Taser.

Gaia: N10 hitzezko judizioa.

Aipatu judizioaren gainean epaia eman da, zeinaren epaitza honako hau baita:

EPAITZA

Prokuradore Irene Jiménez Echevarríak, Lagun Aro SAren izenean eta ordez, Clara Blesa Abia eta Brahim Taseren aurka aurkeztutako demanda zati batetan baiesten dut, eta demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari bostehun eta berrogeita hamahiru euro eta hogeita hamabi zentimo (553,32) ordaintzera, gehi legezko interesaren araberako interesak urtero, 2007ko martxoaren 27tik hasita, gehi bi puntu ebazpen honen egunetik aurrera. Kostuak ere ordaindu beharko ditu. Demandako eskabide guztietatik libre uzten dut Brahim Taser, eta Lagun Aro SAri ezartzen dizkiot kostuak.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Clara Blesa Abia eta Brahim Taser demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen (PZLb) 497.2 artikuluaren arabera.

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2007ko abenduaren 17a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala