Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2008ko urtarrilaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 Zenbakiko Epaitegia
360

EDIKTUA, 681/05 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 681/05 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Autobuses de Respaldiza a Bilbao, SL.

Abokatua: Leopoldo Barreda de los Rios.

Prokuradorea: Carmen Miral Oronoz.

Demandatua: Hormitrans Norte, SL.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horren gainean epaia eman da. Hau dio epaitzak:

Onetsi egiten dut erabat Miral Oronoz prokuradore andreak, Autobuses de Respaldiza de Bilbao erakundearen izenean eta ordez, auzi-ihesean den Hornitrans Norte, SL-ren aurka aurkeztutako demanda eta, ondorioz, kondenatu egiten ditut demandatuak 6.000 euro, demanda aurkeztu zenetik sortutako interesak eta kostuak modu solidarioan ordaintzera.

Hornitrans Norte, SL demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2007ko abenduaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala