
13. zk., 2008ko urtarrilaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
359
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzio bati buruzko 620/07 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 620/07, adostasunik gabeko dibortzioa.
Alderdi demandatzailea: Javier Villar González.
Alderdi demandatua: Nancy Ordóñez Álvarez.
Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Judizio horretan ebazpena eman da. Hau dio hitzez hitz:
661 EPAIA
Barakaldo, 2007ko abenduaren 10a.
Nik, María Jesús Gómez Soriak, Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko (Familia) epaile magistratua naizen aldetik, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 620/07 autoak ikusi ditut (PZLb). Fernández prokuradore andreak aurkeztu zuen demanda, Javier Villar Gonzálezen izenean eta ordez, eta Benítez letradu jaunak lagunduta, Nancy Ordóñez Álvarezen aurka, auzi-iheslaria.
EPAITZA
Baietsi egin dut Javier Villar Gonzálezen ordezkariak Nancy Ordóñez Álvarezen aurka aurkeztutako dibortzio-demanda. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako.
Ez da kosturik ezarri behar.
Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren testigantza eta bidal bedi Santurtziko Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.
Jakinarazi bekie epai hau alderdiei aditzera emanez ez dela irmoa eta apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan bost eguneko epean. Probintzia auzitegia arduratuko da errekurtsoaz.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta helbide ezezaguna duen Nancy Ordóñez Álvarez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, EHAAn argitarazteko ematen dut idazki hau.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS