
13. zk., 2008ko urtarrilaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizia Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
358
EDIKTUA, seme-alabenganako ezkontzaz kanpoko neurriei buruzko 10/07 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: seme-alabenganako neurrietarako ezkontzaz kanpoko 10/07 prozedura.
Alderdi demandatzailea: Rosa Melida López Funez.
Alderdi demandatua: Edwin Osmin Alvarado Asencio.
Gaia: mantenua.
Judizio horretan ebazpena eman da. Hau dio hitzez hitz:
660 EPAIA
Barakaldo, 2007ko abenduaren 10a.
Nik, M.ª Jesús Gómez Soriak, Barakaldoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko magistratu-epaile naizen aldetik (Familia), ikusi ditut guraso eta seme-alaben arteko neurrietarako 10/07 autoak. Auto horiek Viejo prokuradoreak aurkeztutako demanda dela-eta bideratu dira (Rosa Melida López Funezen izenean eta ordez, Crespo letratuak lagunduta, eta auzi-ihesean dagoen Edwin Osmin Alvarado Asencioren aurka).
EPAITZA
Baietsi egiten dut Ángela María Agudelo Orozcoren ordezkaritzak Carlos Augusto Suárezen Garcíaren aurka aurkeztutako demanda, eta honen ondotik azaltzen diren neurriak hartzen ditut euren alaba Vanesari buruz:
– Amari izendatu zaio Andrea Nicoleren zaintza eta babespea. Guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute. Zuzenbidezko bigarren oinarriak ezarritako bisita-erregimena izango da aitarentzakoa.
– Bion alabarentzat 150 euroko elikadura-pentsioa ezartzea hileko, aitak ordaindu beharrekoa. Pentsioa aurretiaz ordaindu beharko du aitak, hile bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan, amak izendatzen duen kontuan. Zenbateko hori urtero eguneratuko da Estatistikako Institutu Nazionalak edo horren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera.
Ez da kosturik ezarriko.
Epai hau ez da irmoa eta bere aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke: epaitegi honetan prestatu, eta Bizkaiko Probintzia Auzitegian jarri beharko da, bost eguneko epean, epaia jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera; hala agintzen da Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 457. artikuluan eta hurrengoetan.
Ebazpena alderdiei jakinarazi.
Ebazpen honen ziurtagiria egin eta jarduketei erantsi, eta originala Epaien Liburuan sartu.
Hala erabaki, agindu eta sinatu dut.
Eta helbide ezezaguna duen Edwin Osmin Alvarado demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, EHAAn argitarazteko ematen dut idazki hau.
Barakaldo (Bizkaia), 2007ko abenduaren 11.
IDAZKARI JUDIZIALA.
RSS