Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2008ko urtarrilaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusia
355

IRAGARKIA, 1588/07 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartzeari buruzkoa.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela jakinarazten da:

Errekurtsoaren zenbakia: 1588/07.

Sekzioa: 2.

Aurkezte-eguna: 2007-09-28.

Errekurtso-egilea: Francisco Javier Inda Ortiz de Zárate.

Inpugnatutako jarduera burutu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.

Inpugnatutako jarduera: Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Herri Administrazio Sailaren ekainaren 26ko 105/2007 Dekretua (2007-06-29ko EHAA, 125. zk.), zeinak aldatu egiten baitu: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua; 510360 postua, dotazioa 1.

Bilbao, 2007ko azaroaren 22a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala