
13. zk., 2008ko urtarrilaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Kultura Saila
349
AGINDUA, 2007ko azaroaren 23koa, Kultura sailburuarena, 2007. urteari dagokion Ukan Saria ebazteko dena.
Ukan Saria sortu eta arautu, eta, aldi berean, 2007. urteari dagokion deialdia egite aldera, 2007ko urriaren 31n Agindua eman zuen Kultura sailburuak (223. EHAA, 2007ko azaroaren 20koa). Bertan finkatutako hautapen-bideari jarraituz, zeregin horretarako 2007ko azaroaren 21eko Ebazpenaren bidez berariaz izendatutako epaimahaiaren proposamena jaso dut eta, honako hau
EBATZI DUT:
1. artikulua.– Berariaz izendatutako epaimahaiaren proposamena neure egitea.
2. artikulua.– 2007ko Ukan Saria Caja Laboral / Euskadiko Kutxa eta Gipuzkoa Donostia kutxari ematea. Horrezaz batera, aipamen berezia egitea lan munduan euskararen normalizazioa sustatzeko proiekturako hitzarmena izenpetu zutenei (1991ko azaroaren 7an):
Eusko Jaurlaritzaren izenean:
– Martin Auzmendi Ayerbe jauna, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua.
– Jose Manuel Goikoetxea Askorbe jauna, Nekazaritza eta Arrantza sailburua.
– M. Carmen Garmendia Lasa andrea, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako idazkari nagusia.
Foru Aldundien izenean:
– Paulino Corcuera Muguerza jauna, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko diputatua.
– Jose Luis Garai Torrontegui jauna, Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Saileko diputatua.
– Iñaki Txueka Isasti jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Arrantza Saileko diputatua.
Elhuyar Kultur Elkartearen izenean:
– Andoni Sagarna Izagirre jauna.
3. artikulua.– Aurreko artikuluan zehaztutako saridunei berariaz prestatutako oroigarria luzatzea Kultura Sailak antolatutako ageriko ekitaldian.
AZKEN XEDAPENA
Administrazio-bidea agortzen duen agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar liteke Kultura sailburuaren aurrean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean. Era berean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, dagokion gelan, esandako egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 23a.
Kultura sailburua,
MIREN AZKARATE VILLAR.
RSS