Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2008ko urtarrilaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
348

EBAZPENA, 2007ko abenduaren 26koa, Inmigrazio zuzendariarena, 2007an erakunde eskatzaileak etorkinen harrera sarean sartzeko laguntzen erakunde onuradunen zerrenda argitaratzen duena.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren bidez erakunde eskatzaileak etorkinen harrera sarean sartzeko laguntzetarako dei egin zen, hain zuzen ere inmigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua garatzeko.

Deialdia Inmigrazio zuzendariaren 2007ko azaroaren 30eko Ebazpen bidez ebatzi zen, eta erakunde interesatu guztiei jakinarazi zitzaien.

Kontuan harturik zer dioten Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.2 artikuluak eta apirilaren 17ko 61/2007 Dekretuaren 8.5 artikuluak,

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– 2007an emandako diru-laguntzen onuradun-zerrenda argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2007ko azaroaren 30eko Ebazpenaren eta 2007ko uztailaren 11ko Aginduaren babespean. Aipatutako aginduak erakunde eskatzaileak etorkinen harrera sarean sartzeko laguntzetarako dei egiten du, hain zuzen ere inmigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak burutzeko laguntzak arautzen dituen apirilaren 17ko 61/2007 Dekretua garatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 26a.

Inmigrazio zuzendaria,

JOSÉ ROBERTO MARRO IBARRA.

Espediente zenbakia Entitate edo pertsona fisiko eskatzailea Diru-laguntza

N.º del expediente Entidad o persona solicitante Subvención

NOV-20077N/0014 Arrasateko Udala / Ayuntamiento de Mondragón 20.000,00

NOV-20077N/0004 Arrigorriagako Udala / Ayuntamiento de Arrigorriaga 18.000,00

NOV-20077N/0003 Azkoitiko Udala / Ayuntamiento de Azkoitia 25.264,51

NOV-20077N/0012 Azpeitiko Udala / Ayuntamiento de Azpeitia 18.000,00

NOV-20077N/0008 Balmasedako Udala / Ayuntamiento de Balmaseda 12.000,00

NOV-20077N/0005 Basauriko Udala / Ayuntamiento de Basauri 9.750,00

NOV-20077N/0018 Berrizko Udala / Ayuntamiento de Berriz 18.000,00

NOV-20077N/0006 Durangoko Udala / Ayuntamiento de Durango 16.650,00

NOV-20077N/0002 Erandioko Udala / Ayuntamiento de Erandio 10.472,72

NOV-20077N/0011 Portugaleteko Udala / Ayuntamiento de Portugalete 20.000,00

NOV-20077N/0009 Zarauzko Udala / Ayuntamiento de Zarautz 3.200,00

NOV-20077N/0017 Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatua 29.000,00

NOV-20077N/0001 Deba Beheko Garapen Ekonomikorako Elkartea / Sociedad para el

Desarrollo Económico del Bajo Deba, S.A. Degebesa 20.000,00

NOV-20077N/0015 Goierriko Ekimena S.A. 29.333,33

NOV-20077N/0010 Uribe Kosta Zerbitzu Mankomunitatea / Mancomunidad de Servicios Uribe Costa 12.000,00

NOV-20077N/0016 Tolosaldea Garatzen S.A. / Tolosaldea Garatzen S.A. 15.847,62


Azterketa dokumentala