Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2008ko urtarrilaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
346

AGINDUA, 2007ko abenduaren 21ekoa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Soraluzeko Hirigune Historikoa Birgaitze Integratuko Area deklaratzeari buruzkoa.

Hiritu eta eraikitako ondarea birgaitzeko diren babestutako jarduerei buruzko abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuaren 17. artikuluak bi betekizun zehazten ditu multzo jakin bat Birgaitze Integratuko Area deklaratzeko. Alde batetik, Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartzen duen erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikoko aldizkarian argitaratu beharra eta, bestetik, planaren eraginpean dauden udalek Birgaitzeko Hirigintza Elkarte bat eratu beharra.

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren 2007ko urriaren 18ko alean, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren irailaren 14ko Foru Agindua argitaratu zen. Agindu horren bidez, behin betiko onartu zen Soraluze Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2007ko urriaren 30eko alean, Soraluzeko Hirigune Historikoa Birgaitzeko Plan Berezia behin betiko onartu zela zioen iragarkia argitaratu zen.

Era berean, Soraluzeko Udala Debegesa Deba Beheko Garapen Ekonomikorako Elkarteko kidea da.

Horiek horrela, Soraluzeko Hirigune Historikoan abenduaren 30eko 317/2002 Dekretuan ezarritako betekizunak betetzen dira; beraz, aipatutako ingurua Birgaitze Integratuko Area deklara daiteke.

Gai horretan erabilgarri diren legeak ikusita, honako hau

XEDATU DUT:

Soraluzeko Hirigune Historikoa birgaitze integratuko area deklaratzea. Birgaitzeko Plan Berezian zehaztutakoa da arearen mugaketa. Plana Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuaren irailaren 14ko Foru Aginduaren bidez onartu zen eta dagokion planoa agindu honen eranskinean agertzen da.

Agindu honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean, jakinarazpena jasotzen den egunaren biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 21a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala