
13. zk., 2008ko urtarrilaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
345
EBAZPENA, 2007ko abenduaren 14koa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, 1581/07, 1588/07, 1635/07 eta 1999/07 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoei buruzko administrazio-espedienteak (98 Legea, prozedura arrunta) Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakiola erabakitzeko dena eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako salan ager daitezen epea jartzen diena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak Carmen López-Linares García, Francisco Javier Inda Ortiz de Zárate, Alfredo Alvarez San Juan eta Ana Rosa Nájera Campuzanok aurkeztu dituzten 1581/07, 1588/07, 1635/07 eta 1999/07 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoei buruzko administrazio-espedienteak bidaltzeko eskatu du (98 Legea, prozedura arrunta). Errekurtso horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzeko den Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren ekainaren 26ko 105/2007 Dekretuari aurka egiten zaio.
Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38., 48., eta 49. ataletan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau
EBATZI DUT:
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.
2.– Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenei Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen bederatzi eguneko epea jartzea.
3.– Ebazpena EHAAn argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 14a.
Funtzio Publikoaren zuzendaria,
FERNANDO TOÑA GUENAGA.
RSS