Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

13. zk., 2008ko urtarrilaren 18a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
344

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 244/2007 Dekretua, abenduaren 18koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia izendatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.2.a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo ahazteak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia izendatzen duen abenduaren 18ko 244/2007 Dekretua 2008ko urtarrilaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 1 zenbakian, eta bertan aipatutako moduko hutsak antzeman direnez, zuzendu egiten dira ondoren:

– Laburpenean, 1. orrialdean, euskarazko testuan, honakoa dioenean:

"244/2007 DEKRETUA, abenduaren 18koa, Uren Euskal Agentziako zuzendaria izendatzeko duena."

Honako esan behar du:

"244/2007 DEKRETUA, abenduaren 18koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia izendatzen duena."

– 8. orrialdean, euskarazko testuan, honakoa dioenean:

"244/2007 DEKRETUA, abenduaren 18koa, Uren Euskal Agentziako zuzendaria izendatzeko duena."

Honako esan behar du:

"244/2007 DEKRETUA, abenduaren 18koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia izendatzen duena."

– 8. orrialde horretan, euskarazko testuan, honakoa dioenean:

"1. artikulua.– Tomás Epalza Solano jauna Uren Euskal Agentziako zuzendari izendatzea."

Honako esan behar du:

"1. artikulua.– Tomás Epalza Solano jauna Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi izendatzea."


Azterketa dokumentala