
13. zk., 2008ko urtarrilaren 18a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
341
2/2008 DEKRETUA, urtarrilaren 15ekoa, Teknologia zuzendaria kargutik kentzea xedatzen duena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18. artikuluko j) idatz-zatian, 26. artikuluko 6. paragrafoan eta 29. artikuluan ezarritakoaren arabera, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko urtarrilaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Joseba Jaureguizar Bilbao jauna Teknologia zuzendari kargutik kentzea, eta, bide batez, egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2008ko urtarrilaren 15ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,
ANA AGUIRRE ZURUTUZA.
RSS