Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2008ko urtarrilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Tolosako Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
165

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 437/06 prozeduraren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: adostasunik gabeko 437/06 dibortzioa.

Demandatzailea: Pedro Cacheda Lorenzo.

Abokatua: José Maria Iturrioz Pérez.

Prokuradorea: Alberto Iguarán Tellería.

Demandatua: Amina Tahari Abslam.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatu judizioan epaia eman da eta hauek dira xedapenak:

Onetsi egiten dut Alberto Iguarán Tellería prokuradoreak, Pedro Cacheda Lorenzoren izenean eta ordez, Amina Tahari Abslamen aurka aurkeztutako demanda eta, ondorioz, ezkontideek osatutako ezkontza eta irabazpidezko sozietatea desegindakotzat jotzen ditut, adierazpen horrek dituen legezko ondorio guztiekin.

Ez zaizkio berariaz inori kostuak ezartzen.

Epaia irmoa denean, ezkontza inskribaturik dagoen erregistro zibilari jakinarazi beharko zaio eta, horretarako, dagokion agindua eman beharko da.

Ebazpen honen berri eman alderdiei. Egin bedi ebazpen honen ziurtagiria autoei eransteko.

Amina Tahari Abslam demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen honen aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Tolosa (Gipuzkoa), 2007ko abenduaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala