Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2008ko urtarrilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 2 Zenbakiko Epaitegia
164

EDIKTUA, 47/06 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Maria de Andrés Sierrak, Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko idazkari naizen aldetik, honako hau

JAKINARAZTEN DUT:

Diru-zenbatekoa erreklamatzeko, epaitegi honetan 47/06 betearazpen-prozesua bideratu da Aceros Bergara, SAk eskatuta, Mecanizados Meñaka, SAren kontra. Prozedura horren gainean honako hau erabaki da: hogei eguneko epean enkante publikora ateratzea ondoren zehazten diren ondasunak –tasazio prezioa ere jarrita dago—:

ENKANTEAN JARRITAKO ONDASUNAK
ETA EUREN BALORAZIOA

1. lotea: Tornua (mekanizazio-zentroa) YCM Supermax, MV106 eredua; 312358 zenbakia; 2003. urtea, CN YCM-Yeong Chin.

Prezioa: 47.000 euro.

2. lotea: Zenbakizko kontroleko tornua YCM Supermax (602E73002XA?), YCM-TC-26 eredua; 303164 zenbakia; 2003. urtea, CN YCM-Yeong Chin.

Prezioa: 21.008 euro.

Enkantea 2008ko apirilaren 4an egingo da, 11:00etan, Epaitegiaren egoitzan (Allende Salazar kalea, 9 zk., - 48300 PK).

ENKANTEKO BALDINTZAK:

1.– Baldintza hauek bete beharko dituzte lizitatzaileek:

1) Behar bezala identifikatu beharko dira.

2) Enkanteko baldintza orokorrak eta partikularrak zein diren badakitela deklaratu beharko dute.

3) Ondasunen tasazio balioaren 100eko 20 epaitegi honen Kontsignazio eta Gordailu kontuan (Banesto Taldea, Banco Español de Crédito, 4769 0005 0047 06 zk.) sartu izanaren ordezkagiria aurkeztu behar du; edo, bestela, kopuru horri dagokion banku-abalaren ordezkagiria. Zati batean edo osorik hirugarren batengandik jasotako kopuruarekin egiten bada gordailua, halaxe jaso beharko da ordezkagirian, betiere Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 652. artikuluko 2. paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako.

2.– Betearazleak bakarrik egin ahal izango du eskaintza, errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena atxikiz.

3.– Enkantea iragartzen denetik egiten den arte aurkez daitezke eskaintzak: idatziz, kartazal itxi batean eta aurrez aipatutako baldintzak betez.

4.– Posturarik onena balorazioaren % 50etik gorakoa bada, ordainketa geroratzeko eskaintzarik gabe, errematea postura handiena egin duenari ematea onartuko da. Txikiagoa bada, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen (PZLb) 650. artikuluan zehaztutakoa bete beharko da.

5.– Enkantea banakako loteetan egingo da, betiere aipatutako eta autoetan jasotako formazioarekin bat etorriaz.

6.– Ezinbestekoren bat edo epaitegi honi egotzi ezin zaion kausaren bat dela-eta, enkantea ezin bada egin ipinitako egun eta orduan, edo oker bat eginez igande edo jaiegun bat izendatu bada, enkantea hurrengo egun baliodunean ordu berean egingo dela ulertu beharko da (larunbata ez da sartzen egun baliodun horietan).

Gernika-Lumo (Bizkaia), 2007ko abenduaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala