Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2008ko urtarrilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
163

EDIKTUA, 789/06 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 789/06 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Gerardo del Toro Hospital, Ernesto Goni Gonzalez, Maria Victoria Alquiza Murolas, Maria Angeles Larrea Sagarminaga eta Leonor Alvarez Lopez.

Abokatua: Valles Barea, Maria Begoña.

Prokuradorea: María José González Cobreros.

Demandatua: Jose Celaya Letamendi, Paulino Goxencia Aranguren eta Antonio Gurtubay Azcue.

Gaia: judizio arrunta.

Judizio horretan 2007-12-05ean epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

María Ángeles Larrea Sagarminaga, Leonor Álvarez López, Ernesto Goni González, Gerardo Toro Hospital eta María Victoria Alquiza Murolas-em izenean González Cobreros prokuradoreak aurkeztutako demanda onesten dudanez gero, José Celaya Letamendi, Paulino Goxencia Arangurenen jaraunspen jasogabea eta Antonio Gurtubay Azcueren jaraunspena jasogabea kondenatzen ditut Bilboko Urkixo zumarkaleko 33. zenbakiko ondoko ganbaren kontratuak eskritura publikoan jasotzera:

9-10-23 zk.koak, Ángeles Larrea Sagarminagaren alde.

13 zk.koa, Leonor Álvarez Lópezen alde.

15 zk.koa, Ernesto Goni Gonzálezen alde.

17 eta 26 zk.koak, Gerardo Toro Hospitalen alde.

25 zk.koa, María Victoria Alquiza Murolaren alde.

Parte bakoitzak berak sortutako kostuk ordaindu beharko ditu, eta komunak erdibana.

Ebazpen honen aurka apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke, Bizkaiko Probintzia Auzitegian. Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Antonio Gurtubay Azcue jaraunspen jasogabea egun non bizi den ez dakigunez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu baten bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan agindutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta ebazpenaren zein erabaki inpugnatzen den (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2007ko abenduaren 10a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala