Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2008ko urtarrilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizia Administrazioa

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
161

EDIKTUA, borondatezko porrotari buruzko 454/03 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Aipatutako prozeduran epaia eman da eta honakoak dira hitzez hitz idazpurua eta epaitza:

222/07 EPAIA

Epailea: Cristina García Quesada andrea.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta zazpiko abenduaren hamabia.

Alderdi demandatzailea: Break European Company, S.L., likidazioan.

Abokatua: Daniel Zubimendi Zamacona.

Prokuradorea: Manuel Hernández Urigüen.

Alderdi demandatua: Soldaten Berme Funtsa, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra, Bizkaiko Foru Aldundia.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: borondatezko porrota.

EPAITZA

Likidazioan den Break European Company, S.L. sozietatearen porrota ezustekotzat jotzen dut, auzialdi honetan sortutako kostuen gaineko berariazko deklaraziorik egin gabe. PZLeko 769. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako eran, intzidente honetara azaldu ez diren parteei jakinaraz bekie ebazpen hau. Legearekin bat, bigarren egunaren barruan ez bada jakinarazpen pertsonalik eskatzen, ebazpen hau irmoa izango da, eta Estatistika Nazionalaren Institutuaren Lurralde Ordezkaritzari buletin bat bidaliko zaio; eta jarduketetan bere ziurtagiria jasoz epai hau sar bedi Epaien Liburuan.

Inpugnatzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua).

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Pertsona interesdunei jakinarazteko balio dezan ematen da honako hau, jakinarazpen-zedula modura baliagarria izan dakien.

Barakaldo (Bizkaia), 2007ko abenduaren 12a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala