Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2008ko urtarrilaren 9a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
156

EBAZPENA, 2007ko abenduaren 21ekoa, Langileriaren Kudeaketa zuzendariarena. Honen bidez Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpean Hezkuntza Berezian arituko diren lan-kontratuko langileen 50 plaza izaera finkoz betetzeko hautaketa-probetarako prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta lehiaketaz kanpo utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzen da.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpean Hezkuntza Berezian arituko diren lan-kontratuko langileen 50 plaza izaera finkoz betetzeko hautaketa-probetarako deia egin zen. Agindu hori 2007ko azaroaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen.

Aipatutako deialdiaren 4 oinarriak 1. atalean ezartzen duenaren arabera, Langileriaren Kudeaketako zuzendariak ebazpena emango du onartutakoen eta lehiaketaz kanpo utzitakoen behin-behineko zerrenda onesteko, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik kontatzen hasita, hilabeteko epean. Adierazitako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Horregatik guztiarengatik, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren menpean Hezkuntza Berezian arituko diren lan-kontratuko langileen 50 plaza izaera finkoz betetzeko hautaketa-probetarako prozesuan parte hartzeko onartutakoen eta lehiaketaz kanpo utzitakoen behin-behineko zerrenda onartzea baztertzearen zergatiekin.

Zerrenda horiek agerian daude Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzetan eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak Interneten duen helbidean: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net.

Bigarren artikulua.– Onartutakoen eta lehiaketaz kanpo utzitakoen zerrendaren aurka, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hamar egun baliodun pasatu baino lehenago, izangaiek erreklamazioa aurkeztu ahal izango dute edo kanpoko geratzeko akatsa konpondu ahal izango dute. Euren datu pertsonaletan akatsen bat antzeman duten izangaiek epe bera izango dute akatsok zuzentzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 21a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

ITZIAR GARAIZAR AGIRRE.


Azterketa dokumentala