Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2007ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
7332

LEHIAKETA PUBLIKOA, irekia, "Euskal Autonomi Erkidegoko antzokien esparruan Kultura Sailari informazio eta komunikazio zerbitzuaren aholkularitza eta asistentzia teknikoa" kontratoa esleitzeko (K-5/2008 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: K-5/2008.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

b) Loteak: ez daude.

c) Gauzatzeko lekua: agiri eta bestelako baliabide guztiak EAEko Administrazio Orokorraren eskura egongo dira, Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetzan.

d) Gauzatzeko epea: hogeita bi hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: arruntak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: kontratu osoaren gehienezko aurrekontua 168.000,00 eurokoa da, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, O eraikina (3. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 94 67.

e) Faxa: 945 01 95 35.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2008ko urtarrilaren 10a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguan zehazten dena.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko urtarrilaren 11ko 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: bi gutunazal aurkeztuko dira "A" eta "B" berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukinarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kultura Saileko Erregistroa.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina (2 solairua).

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina (2. solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2008ko urtarrilaren 16a.

e) Ordua: 10:30a.

10.– Bestelako argibideak: Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.

11.– Iragarki gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala