Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2007ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Kultura Saila
7331

LEHIAKETA PUBLIKOA, irekia, Kulturaren Euskal Planaren Idazkaritza Teknikoaren egitekoak garatzeko aholkularitza eta laguntza teknikoa emateko kontratu bat esleitzeko (K-07/2008 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: K-07/2008.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa, baldintza teknikoen pleguan ezarritakoaren arabera.

b) Loteak: ez dago.

c) Gauzatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa, pleguetan adierazitakoaren arabera.

d) Gauzatzeko epea: 2009ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztirako zenbatekoa: kontratu osoaren gehienezko aurrekontua 240.000,00 eurokoa da, BEZa barne.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da eskatzen.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kultura Sustatzeko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua I eraikina, (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 69 40.

e) Faxa: 945 01 69 43.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2008ko urtarrilaren 10a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da eskatzen.

b) Ekonomia eta finantza kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Ekonomia eta finantza kaudimena: finantza erakundeek emandako txostena edo, hala badagokio, lanbideko arriskuak babesteko asegurua baduela erakusten duen egiaztagiria.

– Gaitasun teknikoa eta profesionala: baldintza orokorretako pleguaren azalean adierazitakoaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko urtarrilaren 11, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutunazal aurkeztuko dira ("A", "B" eta "C") berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukiarekin.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kultura Saileko Erregistroan.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina (2. solairua).

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez da onartzen aldaera edo bestelako aukerarik.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kultura Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua I eraikina (2. solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2008ko urtarrilaren 16a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Bestelako argibideak: Kultura Sustatzeko Zuzendaritzan.

11.– Iragarki gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.euskadi.net.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

LORE BILBAO ARTETXE.


Azterketa dokumentala