Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2007ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
7330

LEHIAKETA. Iragarkia, Osasun Sailaren Arabako Lurralde Zuzendaritzako lokalak (Olagibel kalea, 38, Panticosa eraikina, Vitoria-Gasteiz) garbitzeko zerbitzua esleitzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 6/2008-S.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: idazpuruan azaltzen dena.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Vitoria-Gasteiz.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): kontratua izenpetzen denean hasi eta 2008ko abenduaren 31n amaituko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: aldez aurrekoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: zenbateko osoa 87.264.00 eurokoa da, BEZa barne.

Hileko zenbatekoa: 7.272.00 euro, BEZa barne.

5.– Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz. 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 76.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: goian aipatutako lekuan jaso ahal izango dira eskabideak, doan, eskaintzak aurkezteko jarritako azken egunera arte.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Ez da sailkapenik eskatzen; lizitatzaileek ekonomia-kaudimena eta gaitasun teknikoa egiaztatzeko ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte (berariazko klausula administratiboen pleguko karatularen 20. puntuaren arabera).

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2008ko urtarrilaren 14ko 10:30ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguaren karatulako 20., 27. eta 35. puntuei buruz, berariazko klausula administratiboen pleguko 7. klausulan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Osasun Saila. Zerbitzu eta Araubide Ekonomikoko Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 zk., 4. solairua, Lakua II.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2008ko urtarrilaren 17a.

e) Ordua: 11:30.

10.– Bestelako argibideak: espedientea hau bide elektronikoz kontratatu daiteke.

11.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko abenduaren 5a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala