Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2007ko abenduaren 27a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Osasun Saila
7324

1244/2007 EBAZPENA, azaroaren 26koa, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; ebazpen honen bidez arautzen da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoko B.1. lanbide-taldeko profesional sanitarioen garapen profesionalaren maila aintzatesteko bigarren deialdia, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan lan-harreman finkoa duten langileei dagokienez.

Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiari dagokio lanpostuak mailetan kokatzeko ebaluazio-prozesurako deia egitea. Hala ezartzen da Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoko B.1. lanbide-taldeko profesional sanitarioen garapen profesionala arautzen duen dekretuaren 11. artikuluan.

Dekretu horren lehenengo xedapen iragankorrean ebaluazio erregimen iragankor bat aurreikusten da: bigarren deialdi honetan I. eta II. mailak deituko dira, deialdia egiten den egunean lanean 5 urte, gutxienez, eman duten profesionalentzat, baldin eta 2. artikuluan araututako aplikazio-eremuan badaude; ondorio ekonomikoak 2007ko urtarrilaren 1etik aurrerakoak izango dira.

Horregatik, otsailaren 27ko 35/2007 Dekretua aintzat hartuta, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Helburua eta eremua.

Deialdi honen helburua da I. eta II. mailetan sartzeko betekizunak egiaztatzeko agiriak eta eskabideak nola aurkeztu arautzea. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoan lan egiten duten B.1. lanbide-taldeko profesional sanitarioen garapen profesionala arautzen duen dekretuaren 5. artikuluan daude zehaztuta betekizun horiek.

Prozesu honetan honako hauek parte har dezakete: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoko B.1. lanbide-taldeko profesional sanitarioek, lan-harreman finkoa badute eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan lan egiten badute.

Era berean, bigarren deialdi honetan parte hartzeko eska dezakete, nahiz eta egindako zerbitzuen baldintzak bete, Osakidetzako zuzendari nagusiaren 506/2007 Ebazpenak egindako deialdiaren arabera, deialdi horretan parte hartu ez zutenek edo Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren urriaren 23ko 1246/2007 Ebazpenaren III. eranskinean baztertuta daudenek, 16 urteko zerbitzuen baldintza edo Osakidetzako pertsonal finkoa izatearena ez betetzeagatik, euren egoera aldatu bada eskabideak aurkezteko epea bukatzean.

Eskabidea aurkeztea borondatezkoa da. Interesatuak eskabidean egiaztatu beharko du eskatzen diren betekizunak betetzen dituela edo eskabideak aurkezteko epean beteko dituela.

2. artikulua.– Betekizunak.

a) Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan B.1. lanbide-taldean lanpostuarekin jarduneko egoeran edo baliokidetutakoan egon beharko dute, abenduaren 16ko 55/2003 Legean ezarritakoarekin bat etorriz (55/2003 Legea, osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatu Markoari buruzkoa).

b) Lanean gutxienez 5 urteko antzinatasuna eduki beharko dute; bestela, eskabideak aurkezteko epean bete beharko dute aldi hori.

Lan egindakotzat jotzen dira zerbitzu aktiboan edo, lanpostua gordeta, baliokidetutako batean emandako aldiak, lanbide garapena aintzatestea nahi den lan-kategoriaren postu funtzionaletan emandakoak edo Osasun Sistema Nazionalean antolakuntzaren aldetik integratutako erakundeetako lanpostu baliokideetan emandakoak, baita ikerkuntzako zentro ofizialetan edo Osasun Sistema Nazionalari atxikitako erakundeetan ikertzaile gisa emandakoak ere.

Era berean, bere kategoriakoa ez den lanpostu funtzional batean egindako zerbitzuak zenbatuko dira ebaluazioa eskatzen den unean, beti ere horretan aritzeko diplomadun mailako titulazio sanitarioa eskatzen bada, osasun zientzietako espezialistaren titulu ofiziala lortzeko prestakuntzako urteak izan ezik.

3. artikulua.– Egoera berezietako salbuespenak.

a) Senideak zaintzeko eszedentzia duten profesionalak, Erakundeak emandako prestakuntzarako baimena edo euskara ikasteko liberatuak, beti ere egoera hori sei hilabetekoa baino luzeagoa bada. Kasu horietan, jarduera asistentzialari eta erakundearekiko inplikazio eta konpromisoari dagozkien faktoreetako puntuazio gisa, euren unitate edo zerbitzuko profesionalek euren antzinatasun-taldean lortutako batez besteko puntuazioa esleituko zaie, egoera horretan dauden bitartean.

b) Ordezkari sindikaleko funtzioetan aritzen diren profesionalei eta zerbitzu berezietako egoeran daudenei A eta C blokeetan deitutako mailen gutxieneko puntuazioa emango zaie.

4. artikulua.– Eskabideak.

a) Aurkezteko lekua eta modua. Parte hartzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du Internet bidez, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren www.osanet.euskadi.net web-orrian, edo Korporazioko Intraneten dagoen eredua betez.

Informatika-aplikazioak erakusten duen curriculum vitae bete beharko dute hautagai guztiek.

Aurreko paragrafoan adierazitako moduan eskabidea egiteko behar diren informatika-baliabideak jarriko ditu Osakidetzak, dituen zerbitzu-erakundeen bitartez.

Prozesuan onartua izateko, ezinbestekoa da eskabidea behar den denboran eta moduan betetzea eta eskaeraren kopia inprimatua aurkeztea, horretarako epearen barruan.

b) Epea. Eskabideak aurkezteko epea 4.a artikuluan ezartzen denaren araberakoa izango da, abenduaren 17tik 2008ko urtarrilaren 24ko 14:00etara bitartekoa.

5. artikulua.– Datuen zehaztasuna.

Eskabidean eta aurkezten diren agiri eta informazioetan datu faltsuak jarriz gero, zehatu egingo da eskabidea ezeztatuz; horretaz gain, legez dagozkion neurriak hartuko dira.

Eskabidean adierazten den helbidea izango da jakinarazpenak egiteko balioko duen bakarra. Beraz, eskatzailearen erantzukizuna izango da bai helbidea jartzerakoan akatsen bat egitea bai, helbidea aldatuz gero, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuari horren berri ematea.

6. artikulua.– Aurkeztu beharreko agiriak.

4.b artikuluan aurreikusitako epearen barruan, egindako eskabidearen ordezkagiria aurkeztu beharko dute hautagaiek beren zerbitzu-erakundean. Atxikita dauden zerbitzu-erakundeko Pertsonaleko Zerbitzuak eskatuko die Curriculum vitaen mekanizatutako merituak egiaztatzeko dokumentazioa, horrela balidatu ahal izateko.

Aurkeztu beharreko agiriak jatorrizkoak izan beharko dira edo bestela, jatorrizkoaren fotokopia konpultsatuak. Fotokopian honako hauek adieraziko dira: konpultsaren arduradunaren izenpea (irakurtzeko modukoa), NAN, izen-abizenak eta eguna.

Zerbitzu aktiboan gabe beste egoeraren batean daudenek Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentralaren egoitzan aurkeztu beharko dituzte agiriak (Araba kalea, 45 zk., 01006 Vitoria-Gasteiz).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik egindako agiri baten bidez aintzatetsita dauden merituak baino ez dira baloratuko.

7. artikulua.– Ebaluatzeko prozedura.

Ebaluazio-prozesuan parte hartuko dute langileak berak, langileak zerbitzuak egiten dituen arlo, zerbitzu edo unitateko arduradunak eta zerbitzu-erakundean horretarako osatutako ebaluazio-batzordeak.

Ebaluazioa egingo zaion langileak, eskabidearen unean, bere jokabidea modu objektiboz adieraziko du jarduera asistentzial eta jakintza teknikoari buruzko merituak egiaztatzeko informazioa emanez.

Arlo, zerbitzu edo unitateko arduradunaren egitekoa da ebaluazioa egiten zaionaren jarduera-eremu eta jakintza profesionalarekin zerikusi zuzena duten gaitasunak ebaluatzea, bai eta Erakundearekiko konpromisoa eta inplikazioari buruzkoak ebaluatzea ere. Ondoren, emaitzak azken ebaluazioari erantsiko dizkio -nahiz eta, hori gorabehera, ebaluatu daitezkeen gainerako faktoreak ebaluatzeko ere dei diezaioketen-, eta zerbitzu-erakundeko Ebaluazio Batzordean aurkeztu beharko du egindako ebaluazioaren emaitza.

Maila profesional bereko arduradunik ez dagoen zerbitzu-erakundeetan, ebaluazioa arduradun hierarkikoak egingo du, beti ere titulazio berbera edo goragokoa badauka, aholkulari bat izendatuz beste zerbitzu-erakunde batzuetako titulazio eta/edo espezialitate bera duten arduradunen artean.

Osakidetzako Eskolako irakasleak, beren ezaugarri bereziak kontuan hartuta, Eskolako zuzendariak ebaluatuko ditu eta Erakunde Zentraleko Batzordeari atxikiak izango dira.

Zerbitzu-erakundeko Ebaluazio Batzordeak jaso eta aztertuko ditu prozesuan sortutako agiriak, unitateko edo zerbitzuko arduradunek egindako ebaluazioei dagozkienak, bai eta ebaluatutako profesionalek egindako autoebaluazioa ere. Emaitzak ikusita, ebaluazioa sakontzeari egoki irizten badio, ebaluatuaren ebaluazio osagarri bat egiteko eska diezaieke bere unitate edo zerbitzuko profesionalei, edo bestela, garapen profesionalaren sisteman sartuta dagoen beste zerbitzu-erakunde bateko espezialitate bereko profesionalei.

Ebaluazio Batzordeak merituak baloratuko ditu behar den epean eta eran interesatuak aurkeztutako agirietan oinarrituta. Eskabideak aurkezteko epea amaitu artekoak zenbatuko ditu; izan ere, eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik aurkeztu eta egiaztatu ez diren merituak ez dira inoiz ere baloratuko.

3.b) artikuluko profesionalei Erakunde Zentraleko ebaluatzailea eta Ebaluazio Batzordea esleituko zaizkie.

Profesionalak ebaluatzeko ardura duten organoei azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 28. eta 29. artikuluak aplikatuko zaizkie (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Ebazpen honen I. eranskinaren bidez onartzen da merituen baremoa.

8. artikulua.– Ezarpen-fasean ebaluatzeko irizpideak.

Edonola ere, ebaluazioa gainditu beharko da, otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuaren 8. artikuluan maila bakoitzerako ezarritako gutxieneko puntuazioa lortuz. Eskatzailearen historia profesional guztia ebaluatuko da maila bakoitzean aplikatu daitezkeen alderdietan. Hona hemen zehaztapenak:

a) Fase honetan, I. eta II. mailetan sartu ahal izateko, faktoreen bloke bakoitzean ez da beharrezkoa izango otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuaren 8. artikuluan adierazitako gutxieneko puntuazioa lortzea, nahikoa izango baita lortutako puntuazioaren baturak orokorrean eskatzen den gutxieneko puntuazioa gainditzea.

b) Langileak aukera izango du antzinatasunaren araberako puntuazio gehigarria aplikatzeko etengabeko prestakuntza, irakaskuntza, jakintzaren hedapen eta ikerketaren faktoreak baloratzerako, otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuaren 2.c xedapen iragankorraren arabera.

c) I. eta II. mailetarako antzinatasunaren faktore zuzentzailea aukeratzen bada, etengabeko prestakuntza, irakaskuntza, jakintzaren hedapen eta ikerketaren faktoreak baloratzerakoan lortutako puntuazioaren eta antzinatasunagatiko puntuazio gehigarriaren baturak ez du 35 puntu gainditzerik izango.

d) Otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuaren 4. artikuluan finkatutako irizpideei jarraituz baloratutako antzinatasun-urteen araberako puntuazio gehigarria hau izango da:

5 urte = 7 puntu	6 urte = 8 puntu

7 urte = 9 puntu	8 urte = 10 puntu

9 urte = 11 puntu	10 urte = 12 puntu

11 urte = 13 puntu	12 urte = 14 puntu

13 urte = 15 puntu	14 urte = 16 puntu

15 urte = 17 puntu	16 urte = 18 puntu

17 urte = 19 puntu	18 urte = 20 puntu

19 urte = 21 puntu	20 urte = 22 puntu

21 urte = 23 puntu	22 urte = 24 puntu

23 urte = 25 puntu	24 urte = 26 puntu

25 urte = 27 puntu	26 urte = 28 puntu

27 urte = 29 puntu	28 urte = 30 puntu

29 urte = 31 puntu	30 urte = 32 puntu

31 urte = 33 puntu	32 urte = 34 puntu

33 urte = 35 puntu	33 urte baino gehiago = 35 puntu.

e) Edonola ere, eskatzaileak ebaluazioaren fase arruntean eska daitezkeen alderdi kurrikularrak sartuz bete beharko du eskabidea.

9. artikulua.– Mailak izendatzeko prozedura.

a) Mailak izendatzeko behin-behineko ebazpena.

Ebaluazio-Batzordeak, bere jarduera amaitutakoan, egiaztatutako mailen behin-behineko zerrenda prestatu eta onartuko du, eta Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusira igorriko.

Korporazioko batzordeak txostena bidali ondoren, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du ebazpen baten bidez. Horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahalko zaio Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

b) Mailak izendatzeko behin betiko ebazpena.

Zuzendaritza nagusiak, aurkeztutako errekurtsoak ebatzi ondoren, langile bakoitzak lortutako mailen behin betiko izendapena egingo du ebazpen baten bidez. Ebazpen hori EHAAn argitaratuko da.

Ebazpen horrek administrazio-bidea amaituko du.

10. artikulua.– Ebaluazioaren ordainketa-ondorioak.

I. eta II. mailek ondorio ekonomikoak edukiko dituzte 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera. Maila horien zenbatekoak, 2007. urteari dagozkionak, hauek dira:

I. maila: 1.775 euro.

II. maila: 3.555 euro.

Aintzatetsitako azken mailari dagokion zenbatekoa baino ezingo da jaso.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honetan beren-beregi jaso gabekoetan, azaroaren 26ko 30/1992 legean eta otsailaren 27ko 35/2007 Dekretuan jasotako arauak aplikatuko dira (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena; 35/2007 Dekretua, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko ente publikoaren B.1. lanbide-taldeko profesional sanitarioen lanbide garapena arautzekoa).

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, horren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, hil biko epean; biak ere ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera. Hala agintzen da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 eta 46. artikuluetan (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena; 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioarena).

Hirugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean emango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko azaroaren 26a.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko

zuzendari nagusia,

GLORIA QUESADA MENÉNDEZ.

I. ERANSKINA
DIPLOMADUN SANITARIOEN MERITUEN BAREMOA
A BLOKEA

1. faktorea.– Jarduera asistentziala.

1.1. azpifaktorea.– Taldearen helburuak lortzea eta horiek lortzeko ekarpen indibidualaren maila.

Ebaluazio-mota

•	Diplomadunaren ekarpena

•	Nagusiaren ebaluazioa

Itemak:	Ebaluazioa:	Puntuazioa

–	Talde/Unitateko emaitza eta helburuen eboluzioa

–	Talde/Unitateko emaitza eta helburuak kanpoko erreferentzia

	batekin parekatzea 	5 gradu daude	0 - 60

–	Talde/Unitateko emaitza eta helburuak lortzeko ekarpen

	indibidualaren maila

1.2. azpifaktorea.– Baliabideak planifikatu, antolatu eta erabiltzea.

•	Nagusiaren ebaluazioa

Itemak:	Ebaluazioa:	Puntuazioa

–	Arazoak antolatu, planifikatu eta konpontzea 	5 gradu daude	0 - 20

–	Baliabideak erabiltzea

2. faktorea.- Lanbide-jakintza.

2.1. azpifaktorea.- Jakintza teknikoa.

Ebaluazio-mota

•	Diplomadunaren ekarpena

•	Nagusiaren ebaluazioa

Itemak:	Ebaluazioa:	Puntuazioa

Jarduera hartu, baloratu eta planifikatzea 	

Zainketak, teknikak, probak eta tratamenduak burutzea 	5 gradu daude	0 - 80

Erabiltzailea erregistratu, jarraitu, ebaluatu eta prestatzea

2.2. azpifaktorea.– Zorroztasun profesionala.

•	Nagusiaren ebaluazioa

Itemak:	Ebaluazioa:	Puntuazioa

Arauak eta jarraibideak betetzea 	5 gradu daude	0 - 20

Lanbidean eguneratu eta hobetzea

2.3. azpifaktorea.- Erabiltzaile/Paziente/Senideekiko harremana.

•	Nagusiaren ebaluazioa

Itemak:	Ebaluazioa:	Puntuazioa

Komunikazioa, irisgarritasuna eta enpatia	5 gradu daude	0 - 20	

Erabiltzaile/senideen gogobetetzea

B BLOKEA

3. faktorea.– Etengabeko prestakuntza.

3. azpifaktorea.– Prestakuntza, etengabeko ikaskuntza eta lanbidean hobetzea.

Etengabeko prestakuntza:

Ondorengo eremu hauetan jasotako prestakuntza baloratuko da (1)

– Erakunde barruan bere jarduera-arlokoak diren eduki propioei buruzko prestakuntza

– Osakidetzako jarduera eta prestazioen eremuan bere lanbidekoak diren eduki propioei buruzko prestakuntza

– Diziplina profesionalaren eremuan "Berrikuntzara" bideratutako prestakuntza

– Kudeaketari, ikerkuntzari eta irakaskuntzako teknikei buruzko prestakuntza

(1) Erakunde ofizialek egiaztatutako orduak

	Presentziala	Etengabeko Prestakuntzako 	Puntuak 	0,6

		Kontseiluaren kredituak / 	kredituko

		Unibertsitateko kredituak /	Puntuak

–Prestakuntzako jarduerak 		Erakunde ofizialek 	10 orduko

(Graduondoko aditua/Graduondoko		egiaztatutako orduak 	

masterra/Ikastaroa/Tailerra/ Mintegia 	Ez presentziala	 Etengabeko Prestakuntzako 	Puntuak 	0,6

eta abar) kredituen arabera baloratuko 		Kontseiluaren kredituak / 	kredituko

dira, eta ez bada krediturik adierazten, 		 Unibertsitateko kredituak

iraupen-orduen arabera.		Erakunde ofizialek 	 Puntuak 10 	0,6	

		egiaztatutako orduak	orduko

–Beste bilera zientifiko batzuk 	Etengabeko Prestakuntzako 	Puntuak 	0,6

(jardunaldiak, biltzarrak, 	Kontseiluaren kredituak / 	 kredituko

mahai-inguruak, simposiumak 	Unibertsitateko kredituak

eta abar) kredituen arabera

baloratuko dira, eta ez bada 			Puntuak 	0,2

krediturik adierazten, jardunaldien 	Kreditu barik		 iraupen-

arabera.			eguneko

Erizaintzako espezialitateak edukitzea (lanpostua betetzeko betekizuna ez denean)		5

4. faktorea.- Irakaskuntza eta jakintzaren hedapena.

4.1. azpifaktorea.– Irakaskuntzako eta jakintza hedatzeko jarduerak.

Graduatu aurreko irakaskuntza

	Irakasle 	Diplomatura sanitarioa	Puntuak 	3

	titularra (1)		guztira

Graduatu aurreko 		Lanbide Heziketa Adar 		1, 5

irakaskuntza		sanitarioa

	Irakasle elkartua/ 	Diplomatura sanitarioa	Puntuak 	2

	laguntzailea	/ikasturtea

		Lanbide Heziketa Adar 		1

		sanitarioa

Graduatu aurreko praktiketako 	Diplomatura sanitarioa	 Puntuak	1,8

tutore arduraduna			/urtea

	Lanbide Heziketa Adar sanitarioa		0,9

(1) Gaur egun Erizaintzako Unibertsitate Eskolako irakasleak direnak izan ezik.

Graduatu ondoko irakaskuntza eta etengabeko prestakuntza egiaztatua

Emandako ikastaroak (2)	Puntuak / ordua	0,12

Egoiliarren praktiketako tutorea EIR (irakaskuntzako unitateak)	Puntuak / urtea	1,8

Graduatu ondoko ikastaroen praktiketako tutorea 	Puntuak /graduatu ondoko ikastaroa	0,3

Proiektuen ebaluazioa (Tesinak, graduatu ondokoa eta abar)	Puntuak/proiektua	0,10

(2) Erizaintzako Unibertsitate Eskolako irakasleen kasuan, "Zerbitzuarteko lerroko" ikastaroak bakarrik hartuko dira kontuan.

Bilera zientifikoak

n 	Txostena

Nazioartekoa	Lehenengo egilea/Txostengilea	 Puntuak/txostena	2

	Laguntzailea/Moderatzailea	Puntuak/txostena	1,2

Estatukoa/ Eskualdekoa	Lehenengo egilea/Txostengilea	 Puntuak/txostena	1,5

	Laguntzailea/Moderatzailea	Puntuak/txostena	0, 75

n 	Ahozko komunikazioa, bideo-komunikazioa, poster-komunikazioa

Nazioartekoa	Lehenengo egilea/Txostengilea	 Puntuak/komunikazioa	1

	Laguntzailea/Moderatzailea	Puntuak/komunikazioa	0, 6

Estatukoa/ Eskualdekoa	Lehenengo egilea/Txostengilea	 Puntuak/komunikazioa	0,75

	Laguntzailea/Moderatzailea	Puntuak/komunikazioa	0, 4

* Proiektuek sari edo goraipamen bat jasotzen badute, euren puntuazioan 0,70 puntu gehiago jasoko dute (moderatzailea alde batera utzita).

Dibulgazioko jarduerak osasunaren eremuan

Dibulgazioko komunikazioak/parte-hartzeak osasunaren 	 Puntuak/komunikazioa	0,1

eremuan (hitzaldiak, aurkezpenak eta abar)

Argitalpenak

n 	Artikuluen argitalpena

Nazioarteko aldizkaria 	Lehenengo egilea	 Puntuak/artikulua	2,4

	Laguntzailea	Puntuak/artikulua	1,8

Estatuko aldizkaria 	Lehenengo egilea	 Puntuak/artikulua	1,8

	Laguntzailea	Puntuak/artikulua	1,35

Eskualdeko aldizkaria 	Lehenengo egilea	 Puntuak/artikulua	0,6

	Laguntzailea	Puntuak/artikulua	0,45

n 	Liburuen argitalpena

Osakidetzak argitaratutako liburuetan egile gisa parte hartzea 		Puntuak/liburua	1,2

Liburuak (tesiak, 	Liburua	Egilea/ Editorea/	 Puntuak/liburua	3

txostenak eta abar 		Koeditorea

izan ezik)	Kapitulua	Lehenengo egilea	Puntuak/ kapitulua	1

		Laguntzailea	Puntuak/ kapitulua	0,6

4.2. azpifaktorea.– Jakintzaren irakaskuntza eta hedapenaren sustapena, plangintza eta kudeaketarako jarduerak.

Jakintzaren irakaskuntza eta hedapenaren sustapena, plangintza eta kudeaketa

Erizaintzako Espezialitateen Irakaskuntza Unitateko koordinatzailea 	Puntuak guztira 	3

Elkarte zientifikoetan parte hartzea 	Nazioartekoak	 Puntuak guztira 	0,6

zuzendaritza-batzordeko kide gisa

		Estatukoak/	Puntuak guztira	0,3

		Eskualdekoak

Irakaskuntzako eta Etengabeko Prestakuntzako 		Puntuak /urtea	0,40

Batzordean parte hartzea

Irakaskuntzako eta jakintzaren hedapenerako jarduerak antolatzea; ikastaroak, biltzarrak, jardunaldiak, simposiumak, mahai-inguruak eta abar.

Batzorde antolatzaileko /zientifikoko presidentea	 Nazioartekoa	Puntuak/ekitaldia	2

		Estatukoa/Eskualdekoa	Puntuak/ekitaldia	1,5

Batzorde antolatzaileko /zientifikoko presidenteordea	 Nazioartekoa	Puntuak/ekitaldia	1

		Estatukoa/Eskualdekoa	Puntuak/ekitaldia	0, 75

Batzorde antolatzaileko /zientifikoko kidea	 Nazioartekoa	Puntuak/ekitaldia	0,75

		Estatukoa/Eskualdekoa	Puntuak/ekitaldia	0,4

5. faktorea.– Ikerkuntza.

5.1. azpifaktorea.– Ikerkuntzako jarduerak.

Ikerkuntzarako orientabidea

		Ikertzaile nagusia	Puntuak/ kopurua	4

	2 urte edo gehiagoko

Erakunde finantzatzaile 	proiektuak 	

batek edo 		Laguntzailea	Puntuak/ kopurua	2

ebaluazio-agentzia

batek ebaluatutako

ikerkuntzako proiektuak,	2 urtetik beherako 	 Ikertzaile nagusia	Puntuak/ kopurua	3

deialdi publiko baten 	proiektuak	

bidez emanak 		Laguntzailea	Puntuak/ kopurua	1, 5

		Ikertzaile nagusia	Puntuak/ kopurua	2

Zerbitzu-erakundeak abalatutako/ebaluatutako

ikerkuntzako proiektuak		Laguntzailea	Puntuak/ kopurua	1

– Proiektuek sari edo goraipamen bat jasotzen badute, euren puntuazioan 2 puntu gehiago jasoko dute.	

– Biomedikuntzaren eremuan erregistratutako patenteak eta ereduak, hauek 	Erregistratutako 	3

emandakoak: Zientzia eta Teknologia Ministerioaren Oficina Española de 	patentea edo eredua

Patentes y Marcas (OEPM), European Patent Office (EPO), Patent Cooperation

Treaty (PCT)

–Ikerkuntzako egonaldiak (hilabetetik gorako egonaldiak bakarrik) Gehienez 7.2	Puntuak/ hilabete	0,6	

5.2. azpifaktorea.– Ikerkuntzaren sustapen, plangintza eta kudeaketako jarduerak.

C BLOKEA

6. faktorea.– Erakundearekiko inplikazioa eta konpromisoa (gehienez 40).

6.1. azpifaktorea.– Talde-lana.

•	Nagusiaren ebaluazioa

Itemak:	Ebaluazioa:	Puntuazioa

–	Talde-lana	5 gradu daude	0 - 40

6.2. azpifaktorea.- Erakundearekiko lankidetza

•	Nagusiaren ebaluazioa

Itemak:	Ebaluazioa:	Puntuazioa

–	Erakundean parte hartzea 	5 gradu daude	0 - 40

–	Prestakuntzan eta trebakuntzan parte hartzea

6.3. azpifaktorea.– Hobetzeko jarrera eta aldaketetara moldatzea.

•	Nagusiaren ebaluazioa

Itemak:	Ebaluazioa:	Puntuazioa

–	Hobetzeko jarrera eta aldaketetara moldatzea	5 gradu daude	0 - 40


Azterketa dokumentala